https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Madalenetarako kartel lehiaketa, Arrigorriagan

Lanen gaia eta teknika libreak izango dira. Gainera, koloretan egin ahal izango da, betiere horien erreprodukzioa egiteko aukera badago

ELCORREO.COM

Martxan jarri dute 2018ko Andra Maria Madalena herriko jaiak iragarriko dituen kartelaren XXXI. lehiaketa. Beste urte batez, Arrigorriagan egon ohi den udako hitzordurik garrantzitsuenaren espiritua jasoko duen irudia aurkitu nahi da eta helburu horrekin argitaratu dituzte jada lehiaketaren oinarriak.

Lanen gaia eta teknika libreak izango dira. Gainera, koloretan egin ahal izango da, betiere horien erreprodukzioa egiteko aukera badago. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrez, CD batean hiru digitalizazio, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat. Horrez gain, 'Madalenak 2017-Arrigorriaga' lema eta 'Uztailak 19-23 julio' data jaso beharko dituzte.

Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 24a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du epaia eta irabazleari 500 euroko saria emango zaio.

Arrigorriagako Udalak kartel irabazlearen jabetza ez ezik, jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu. Gauzak horrela, eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango. Lanak ikusgai jarriko dira Arrigorriagako Kultur etxean (Urgoiti pasealekua, 8) ekainaren 4tik hilaren 22ra, 18:00etatik 20:00etara.

Hortaz aparte, saririk irabazi ez duten lan orijinalak Arrigorriagako Kultur Etxean jaso ahal izango dira ekainaren 25etik uztailaren 6ra. Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti guztiak onartu direla esan nahi du.

Obrak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Gaia librea izango da, baina Arrigorriagako jaiekin izan beharko du zerikusia. Erabilitako irudiek generoak modu orekatuan irudikatzeko joera izango dute, ohiko rol eta estereotipoak indartu gabe. Saihestu egingo da sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukerak modu ezkorrean erabiltzea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos