https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lutxanako haurren parkea estaltzeko obra 187.566 euroan adjudikatu du Barakaldok

Kontratua gauzatutakoan abiatuko dira lanak, eta lau hil iraungo dute. Zabaldu du dagoeneko Barakaldok San Bizenteko haurren parkea estaltzeko lehiaketarako eskaintzak egiteko epea

EL CORREO

Barakaldoko Udalak Lutxanako Santiago Herrero plazako haurren parkea estaltzeko kontratua adjudikatu du. Duela hilabete batzuk iragarri zuen Barakaldoko alkateak obra egiteko asmoa, 214.000 euroko aurrekontuarekin. BEZ barne, 187.566 euroan izan da adjudikatua.

Asko erabiltzen denez parkea, auzoko herritarrek behin eta berriro eskatu dute estaltzea. Garaje baten goiko aldean dagoenez, estalkiaren pisuari eusteko soluziobidea bilatu behar izan da. Plaza estaltzeko, beraz, hiru estalki zeharrargi eta arin instalatuko dira, bereizirik, argi naturala sartzen utzi, eta inguruan diren etxebizitzen ikus-inpaktua saihesteko moduan.

Estalkiek % 1eko malda izango dute, eta erretenak, berriz, 15 zentimetroko zabalera, euri urak biltzeko. Argi puntu berriak eta hiri altzariak ere jarriko dira. Enpresarekin kontratua sinatu, eta zuinketa egiten denean ekingo zaie lanei. Lau bat hilabete iraungo dute. Horrez gainera, San Bizenteko Errosarioko haur parkea estaltzeko kontratua jarri du enkantean Barakaldoko Udalak.

Lizitazio oinarriaren aurrekontua 173.864,85 eurokoa da. Modu horretara, lehenengo parke estalkia izango du auzoak, garagardotegitik hurbil.

Temas

Euskera