

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 7 de marzo 2025
Bakioko San Jose jaiak datorren astean hasiko dira , eta martxoaren 15eko azoka izango da hitzordu nagusia. Izan ere, Bakioko txakolinaren aurtengo uzta aurkeztuko dute bertan ekoizleek, eta, gainera, beste hainbat ardo atlantiko ere dastatzeko aukera egongo da. Tradizio gisa, Euskal Herriko panorama kultural edo sozialeko pertsonaia bat gonbidatzen da uztaren aurkezpen ekitaldira, txakolinaren babesle izan dadin eta horren bidez haren lanari aitortza egiteko asmoz. Bada, aurten, Lur Errekondo kirolari eta aurkezlea izango da Bakioko txakolinaren amabitxia.
Lur Errekondo Sola usurbildarra eskubaloi jokalaria izan zen hainbat urtez, eta Bera Bera taldearekin Espainiako Ohorezko mailan jokatu zuen 2016tik 2021era bitartean. Euskadiko Kopa irabazi zuen 2017an, eta Espainiako Superkopa ere bai 2016an eta 2017an. Lesioek eraginda eskubaloia utzi eta 2022an herri-kiroletan murgildu zen, harri-jasotzeari ekinez; urte horretan bertan Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen. Gerora, pentatloian ere ibili izan da, adibidez. Lanbidez gizarte hezitzailea da, eta gaur egun telebista saioetako aurkezle modura ('Naufragoak', 'El Conquistador del fin del mundo'...) ere badabil ETBn.
Txakolinaren amabitxi izendapenarekin, Errekondoren ibilbideari errekonozimendua erakutsi nahi dio Bakioko Udalak.«Emakume ugari ari dira kirol munduan pausoak ematen, eta ekarpen hori eskertzekoa da, belaunaldi berrientzat erreferente direlako. Emakume indartsu horietako bat da Lur Errekondo, eta uste dugu Bakioko txakolinaren amabitxi bikaina izango dela», adierazi du Amets Jauregizar Bakioko alkateak.
Amabitxi izendapenaren albistea sorpresaz hartu du Errekondok. «Ez nuen batere espero. Hainbeste erreferente eta gero nirekin kontatzea, ohore handia da niretzat», azaldu du.
Gainera, txakolina benetan gustuko du amabitxi berriak. «Oso txakolinzalea izanda, izugarri poztu nau izendapenak. Gustura joango naiz Bakiora, eta egun ederra izatea espero dut», esan du. Martxoaren 15ean han izatea herritarren gustukoa izatea itxaroten du baita ere.
1998az geroztik izendatzen da urtero txakolinaren amabitxi edo aitabitxia, eta besteak beste, Itziar Ituño, Aiora Renteria, Iker Galarza, Kepa Junkera, Joane Somarriba, Unai Basurko, Ana Urrutia eta Toti Martinez de Lezea izan dira izendatuetako batzuk. Azkenengoa, 2024an, Jose Angel Iribar izan zen.
Hitzorduari dagokionez, antolatzaileek nabarmendu dute martxoaren 15ean 12.30ean ospatuko direla ekitaldia eta brindis herrikoia, Lur Errekondoren partaidetzarekin, Zubiaurralden egokituko den karpan. Bertan, Bakioko Zabala eta Doniene Gorrondona upategiek postu bana ipiniko dute, eta beste batean, hainbat ardo atlantiko egongo dira aukeran: Tantaka (Araba), Hiruzta (Getaria), Arretxea (Irulegi), Kooperatiba (Irulegi), Magalarte (Zamudio), eta Gozamena (Lezama). Bakioko txakolin beltza ardo atlantiko bezala definitu dute adituek, eta korronte horri ikusgarritasuna emateko helburuz gonbidatu dira gainerako ardoak ere.
Sanjoseetako azoka 10.00etan zabalduko da, eta txakolinaz gainera tokiko abeltzainen, nekazarien eta artisauen ekoizpenak ezagutzeko aukera egongo da. Izan ere, herriko ekoizleen lana balioan ipintzea da helburu nagusia, eta horren bidez, herritarrek erosketak egiteko lekua izatea ere eskaini nahi da. Horrela, herriko eta inguruko produktoreen 29 postu egongo dira guztira azokan: hamar nekazari, zazpi abeltzain eta hamabi artisau. Nobedade lez, aurten postu horiek karpatik kanpo egongo dira, azokari garrantzia eman asmoz. Horrela, karpan txakolinak eta ardoak egongo dira, baita txosna bi ere, eta gainerako produktuen azoka Zubiaurraldeko eremu osoan hedatuko da.
Azpimarratzekoa da Bakioko sanjoseak martxoaren 14an hasiko direla Txakolin Museoan egingo den dastaketa batekin, eta martxoaren 22ra arte garatuko dira deneriko ekitaldiak: dastaketa eta bisitak, tailerrak, txapelketak…
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.