https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lujanbio, Mendiluze eta Colinaren bertsoak, gaur, Deustun

Lujanbio, Mendiluze eta Colinaren bertsoak, gaur, Deustun

Bertso saio hauekin hasiera emango zaio Bilboko auzoan hurrengo asteetan ospatuko den programa euskaldunari

EL CORREO

Euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera izango dira hurrengo egunetan Deustu auzoan. Gaurtik hasita, euskaldunen ehunekorik altuena duen barrutian, bertso saioak, euskarazko antzezlanak edota poesia topaketez gozatu ahal izango dute interesdunek. Izan ere, Bilboko Udalak antolatutako 'Kultur Gabonak' programak euskarari eta euskal kulturari lotutako hainbat jarduera eskainiko ditu urtarrilaren 4ra arte auzo horretan.

Egitaraua gaur hasiko da Deustuko udaltegian, 19:30ean, Maialen Lujanbio txapelduna, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bilduko dituen bertso saioarekin. Aste bat beranduago, abenduaren 17an, poesia topaketa bat izango da toki eta ordu berean, Harkaitz Canoren parte hartzearekin.

Bilboko auzoan ospatuko den ekimenean euskarazko antzerkia eta zirkua izango dira ere bai. Izan ere, abenduaren 20an, ATX Teatroa konpainiak 'Bihotz salataria' helduentzako ikuskizuna eskainiko du Deustuko udaltegian, 19:30ean, eta urtarrilaren 3an, Eidabe taldeak 'Mari eta gaileta fabrika' haurrentzako ikuskizuna eskainiko du toki berean, 18:00etan. Hori nahikoa ez balitz, Zirika Zirkus taldearen 'Tren geltokia' zirku ikuskizuna izango da urtarrilaren 2an Deustuko udaltegian, 18:00etan.

Eta, urtarrilaren 4an, kontzertu-lantegi bat izango da Arangoitiko udaltegian, elementu birziklatuak erabiliz. Jarduera Trakamatrakak taldeak gidatuko du ikuskizuna eta 5 urtetik gorako haurrentzat antolatuta dago. Gauzak horrela, ez ezazue pentsa eta anima zaitezte euskal kulturarekin lotuta dagoen ekimen honetaz gozatzera.

 

Fotos

Vídeos