https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Luis Fernandez Castelló eta Carlos Apellaniz bikotearen kontzertua, Astearte Musikalak programaren barruan

Luis Fernandez Castelló eta Carlos Apellaniz bikotearen kontzertua, Astearte Musikalak programaren barruan

Kontzertua Vital Fundazioa Kultur Aretoan izango da 20:00etan

PAUL PICADO

Azarotik martxora bitartean inguruko artista gazteen, eta Estatuan eta nazioartean ezagunak diren bakarlari, bikote, laukote, boskote eta orkestren errezitaldiak izaten dira Vital Fundazioa Kultur Aretoan. Azken edizioa hasi zen azaroaren 6an, eta urte honetako martxoaren 26an amaituko da. Astearte honetan, beraz, beste emanaldi bat izango dugu, eta bertan, Luis Fernandez Castelló klarinete jotzailea eta Carlos Apellaniz piano jotzailea arituko dira, 20:00etan.

Fernandez Castelló bere belaunaldiko klarinete-jotzailerik handienetakoa da. Bakarlari eta ganbera-musikari gisa hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola Granadako Musika eta Dantza Nazioarteko Jaialdian, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea, Valentziako Ensems Jaialdian eta abar. Bestalde, Espainiako areto nagusietan ere izan da, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian esaterako; baita Frantzia, Alemania, Italia, Belgika, Holanda, Grezia, Maroko eta Portugalen ere.

Orkestrei dagokienez, Espainiako Orkestra Nazional Gaztearen kidea da, eta Valentziako Orkestran, Madrilgo Orkestra Sinfonikoan edo Espainiako Orkestra Nazionalean kolaboratzaile gisa aritzen da. Kaleratu zuen 'The Singing Clarinet' izeneko diskoak adituen oso iritzi onak jaso zituen. RNErako, Deutsche Grammphon, Naxos, Transópera, edo PrimTON-erako egin dituen grabaketak ere nabarmentzekoak dira.

Bestalde, Carlos Apellaniz irundarra da. Baionako l'Ecole Nationale de Musique Bayonne Côte-Basque eskolan hasi zituen musika ikasketak eta amaitutakoan Urrezko domina eman zioten. Geroago, Parisko Goi-mailako Kontserbatorio Nazionalean bere musika-prestakuntza handitu zuen.

Apellaniz lau kontinenteetan aritu da bakarlari gisa Baionako Orkestra Nazionalarekin, Andres Segovia Ganbera Orkestrarekin, Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Mexikoko Hiriko Orkestra Filarmonikoarekin. B3-Brouwer hirukotea eta TDM magia-hirukotea sortu ditu. 'Grup Instrumental de Valencia' taldeko piano jolea eta horrekin 2005. urteko Musikako Sari Nazionala irabazi zuen. Gaur egun, Valentziako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea da.

Temas

Euskera