https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Luis Briñas Santutxu eskola, Europara begira

Luis Briñas eskola publikoa Santutxu bilbotar auzoan dago kokatuta./E. C.
Luis Briñas eskola publikoa Santutxu bilbotar auzoan dago kokatuta. / E. C.

Santutxuko eskola publikoko irakasleak, Erasmus+ programari esker, Europan zehar ibiliko dira euren metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua garatzen

ZUREKIN

Erasmus+ proiektuaren bitartez Luis Briñas Santutxu HLHIko 10 irakaslek, Finlandia, Estonia, Eslovenia eta Erresuma Batuko eskolak bisitatuko dituzte. Bertako ikastetxeetan, eskola honetako irakasleek praktika egokien behaketa eta etengabeko formazio ikastaroak egingo dituzte. Horretaz gain, irakasle horiei euren lankide europarrekin batera erronka komunei ekingo diete, hala nola: metodologia praktikak eta hizkuntzen ikaskuntza. Aukeratutako ikastetxe guztietan ikasleek 3 hizkuntz ikasten dituzte, Luis Briñas Santutxu eskolan bezala, non euskara ardatz, ingelesa eta erdara ere lantzen diren. Hizkuntzen trataera gakoa izan da atzerriko ikastetxeen aukeraketan, Euskadiko errealitatearekin parekotasunak dituzten herrialdeak eta eskolak aukeratu izan dituzte, horrela proiektuaren arrakasta bermatuz.

Proiektu honen bitartez Luis Briñas Santutxu eskolak hezkuntza nazioartekotzearen prozesuan aurrera egingo du. Honekin batera, ikasitakoak eragin zuzena izango du ikastetxearen metodologian eta funtzionamenduan. Eskolako Erasmus + talde dinamizatzaileak dionez: «Atzerrian ikasitako metodologia eta praktika onak eskolan aplikatuko ditugu, gure hezkuntza eskaintza hobetuz».

Temas

Euskera