Borrar
Edurne Portela. José Ramón Ladra
Literaturaren balioa eta etorkizuna, Julia Otxoa eta Edurne Portelak kontatuta

Literaturaren balioa eta etorkizuna, Julia Otxoa eta Edurne Portelak kontatuta

'Eztabaidak literaturarekin' ekimenak elkartuko ditu bi euskal idazleok Bidebarrieta kulturgunean bihar

Lunes, 11 de junio 2018, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Julia Otxoa eta Edurne Portela idazleak elkartuko ditu 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenak. Idazleen arteko elkarrizketak sortzeko tarte honek saiakera eta poesiaren arteko zubi lana egingo du oraingoan, literaturak balio transmisiorako daukan gaitasunean arreta jarriz eta sakonduz, batez ere. Bi idazle hauen iritzi eta ikuspegiak datorren asteartean entzun ahal izango dira bihar Bidebarrieta kulturgunean. Gaztelaniaz ariko dira.

Bilboko Udalaren ekimena da 'Eztabaidak literaturarekin'. ¿Para qué sirve la literatura? izenburua izango duen topaketa José Blanco poetak moderatuko du, eta «literaturak pertsona eta gizarte mailan duen balioan» sakonduko du. Hala ere, bertaratu ezin diren interesatuek streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, kulturguneatb.eus webgunean.

Biak ala biak letra artean, baina bide desberdinetatik ibilitakoak dira Edurne Portela eta Julia Otxoa. Lehena historialaria, filologoa, irakaslea, ikertzailea eta idazle santurtziarra da. Gehien jorratu duen literatur generoa saiakera izan da. 'El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia' saiakera eta 'Mejor la ausencia', eleberria argitaratu ditu, biak ere Galaxia Gutenberg argitaletxearekin. Julia Otxoa gipuzkoarrak poesia eta narrazioan jardun izan da, bai helduentzat bai haurrentzat. 30 liburu baino gehiago argitaratu ditu eta zenbait hizkuntzatara itzuli dira haietako batzuk. Badu antologiarik ere. Argitaratu dituen azken liburuak 'Jardín de arena' eta 'Escena de familia con fantasma' dira.

Literaturaren balioa eta erabilgarritasuna izango dituzte hizpide, besteak beste, hizketaldi horretan. Etorkizunera begira, literaturaren produkzioaz zein kontsumo aukerez ere ariko dira. Ikuspuntu pertsonalak, gizarte mailakoak, gehiegizko informazioak, kontsumo-abiadura eta kultur produktuen online bidezko kontsumoa izango dituzte aztergai.

Egitasmo literarioa martxan jarri zutenetik euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 lagun baino gehiago erakarri dituzte solasaldietara. Joan den urtean 'Eztabaidak literaturarekin' programan parte hartu zuten lagunen artean daude Gabriela Ybarra eta Carlos Pardo, Xabier Olarra eta Harkaitz Cano, Mayte Carrasco eta Álvaro Colomer, Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun, Toti Martínez de Lezea eta José Luis Corral, Mikel Martínez eta Patxo Telleria, Lorenzo Silva eta Carme Riera, Elvira Navarro eta Iban Zaldua, eta Fernando eta Luis Marías anaiak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios