Borrar
Katixa Agirre.
Durangoko Azoka

Literatura eskaintza zabala sortzaile handien eskutik

Haurrek ere, Atxaga, Sarrionandia edota Miren Agur Meaberen lanez gozatzeko aukera izango dute

NAHIKARI CAYADO

Asteartea, 6 abendua 2022, 11:32

Comenta

Bi urtez egitarau murriztu bat izan ondoren, Durangoko Azoka bere jatorrira bueltatuko da aurten. Landako Guneak berriz ere jasoko ditu bere barnean sortzaile eta kulturzaleen arteko elkarrizketak, argazki, autografo eta baita besarkada estuak ere, normaltasun osoz, afororik gabe. Euskadiko kulturaren plazarik handienak abenduaren 7an irekiko ditu ateak 'eztanDA!' lelopean, eta bost egunez luzatuko da. Aurten ere, eta nola ez, Azokak ohiko idazleak izango ditu norbere standaren atzean azkeneko nobedadeak saltzen eta sinatzen. Zeintzuk diren jakin nahi baduzu, adi, berrikuntzen zerrenda amaigabea baita.

Aurpegi famatu batekin hasiko gara, Durangoko hitzordua inoiz hutsik egiten ez duena eta irribarre batez haurrak eta nagusiak agurtu eta haiekin argazkiak ateratzen dituena. Toti Martínez de Lezeaz ari gara, urtero jende-ilara luzeak izaten dituena bere standaren aurrean.

Nurren hamazazpigarren abenturaz gain ('Nur eta espazio-ontzia'), helduentzat, 'El Maizal' (Erein) nobelarekin dator aurten. Gaztelaniaz idatzitako eleberria familia bereko lau emakumeren bizitzaren kontakizuna da. Elisa, Aurora, Manuela eta Isabelen bitartez, idazle arabarrak XIX. eta XX. mende bitartean emakumearen egoerak izan zuen bilakaera islatzen du, betiere gizarte garbi patriarkal batek ezarritako mugek markatuta.

Jon Arretxek ere nobela berria ekarriko du 57. edizio honetara: 'Lyrica garaia' (Erein). Baztertuen munduan girotutako eleberri horretan, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera darama.

Harkaitz Cano eta Unai Iturriaga, berriz, 'Ni ez naiz Mikel Laboa' (Elkar) komiki-lanarekin aurkeztuko dira Azokan. Bertan aurkituko du irakurleak Laboaren biografia modurik transgresoreenean, ez ohikoenean kontatua, magiaz, pasioz eta maitasunez egina. Kritikoen arabera, poesiaz gainezka datorren komiki jostaria eta apurtzailea da.

Argitaletxe bereko standean egongo da Katixa Agirre ere, irailean 'Berriz zentauro' (Elkar) nobela kaleratu zuena. Etorkizun hurbil batean Parisen kokaturiko kontakizuna da, non presentzia nabarmena duten errealitate birtualak, sexuak, generoak eta feminismoak. Plazer bat da Katixa Agirreren eleberria literaturaren gourmetentzat, abenturaz eta gogoetaz betea, intelektuala bezain sentsuala.

Eta nola ez aipatu Arantxa Urretabizkaia, azken lana kaleratu eta sei urtera 'Azken etxea' (Pamiela) eleberria argitaratu duena. Azken etxearen bila dabil liburu horren protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak ere. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko zaizkio, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.

Gaztetxoentzat ere, kultura

Eta jakina, etxeko txikienek ere izango dute euskal literaturaz gozatzeko aukerarik. Hemen Durangoko Azokan aurkituko dutenaren lagin txiki bat.

Bernardo Atxagak duela bi urte sortu zituen Ata Pank eta Ate Punky pertsonaiak. Bi ahate bitxi horien hirugarren abentura kaleratu du Pamiela etxeak orain 'Mila gau' bildumaren barruan, aurreko bietan bezala, Mikel Valverdek marrazkiz apaindua. 'Bisita' da abentura berriaren izenburua. Bi pertsonaia lotsagabe, ahozikin eta tontorroi xamarrak dira Ata Pank eta Ate Punky. Haien gaiztakeriak irribarrez jarraituko ditu irakurle gazteak.

Bilduma beraren barruan kokatzen da Joseba Sarrionandiaren 'Munduari bira eman zion ontzia' ere (Pamiela). Idazle iurretarrak antzinako itsas bidaia famatuaren kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogo bihurtu du. Aresen irudiek osatzen dute «hamaika urtetik ehun eta hamaika urtera arteko» irakurleek goza dezaketen liburu hori.

Gure txikiek badaukate Miren Agur Meaberen lanak irakurtzeko aukera ere haiei zuzendutako 'Katta' bildumari esker. Aurten 'Zinera' (Elkar) joango dira eleberriaren protagonistak dinosauroen bizitza ezagutzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Literatura eskaintza zabala sortzaile handien eskutik

Literatura eskaintza zabala sortzaile handien eskutik