https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Limboos eta Nevadah taldeen boloa, gaur, Jimmy Jazzen

The Limboos taldea, kontzertuan./Aurelio Florez
The Limboos taldea, kontzertuan. / Aurelio Florez

The Limboos taldeak 'Baia' izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du

PAUL PICADO

The Limboos eta Nevadah taldeen boloa izango dugu gaur Jimmy Jazz aretoan. The Limboos talde madrildarrak «Baia» izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du kontzertuan. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dituzte, eta kontzertua handik ordubetera hastea espero da. Sarrerak Interneten (13,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (16 euro) eros daitezke.

The Limboos taldea 2014. urtean sortu zen Madrilen, eta handik aste gutxi batzuetara single bat grabatu zuten. Horren ondoren, errepidea hartu eta kontzertuak ematen hasi ziren, oraindik gelditu gabe. Europa erditik ibili da rhythm & blues exotikoa esaten dioten estiloa erabiliz. Lehen lana 2014. urtean bertan kaleratu zuten, eta zale ugari erakarri zuten.

Duela bi urte bigarren lan luzea kaleratu zuten, 'Limbootica!' izenekoa, eta estiloari eutsi zioten, hau da, rhythm and blues erabiltzen, eragin latindarrekin. Horrez gain, gospel eta swing estiloak ere erabili zituzten disko horretan. Beraz, lehenengo diskoa baino landuagoa zegoela esan daiteke. Aurten 'Baia' euren hirugarren lana kaleratu dute , eta gaurko kontzertuan horren aurkezpena egingo dute, «dotore jantzita», diotenez, egiten duten musika dotorea denez, ezin direlako txandal bat jantzita joan.

Bestalde, Nevadah taldea 2014. urtean sortu zen Durangon. Rock and Rolla, garage eta Blues estiloak bateratzen dituzte. Lehen diskoa, 'Nevadah' izenekoa, 2016. urtean kaleratu zuten, eta nolabaiteko arrakasta izan zuen. Iaz, bigarrena plazaratu zuten, 'We´re coming to you' izenekoa, eta zenbait talde ezagunen eragina hautematen da, hala nola Motörhead, Dr. Feelgood, ACDC, Mötley Crüe edo WASP. Gaurko kontzertuan batik bat azken lan honen abestiak entzungai izango dira.

Temas

Euskera