Borrar
Fotolia

Liburuen lekua

Asteazkena, 11 maiatza 2022, 19:53

Comenta

Txikitan ezagutu nituen etxe gehienetan ez zegoen libururik. Baten bat izango zuten armairu barruan, baina etxe horietan ez zegoen liburuz betetako apalik, ez egongelan ez inon. Gurean bai, gurean etxe azpiko arotzak apalategi bat egin zigun, metro bat zabal, metro eta erdi altuera, gutxi gorabehera. Han zegoen aitak erositako entziklopedia eta beste dozena pare bat liburu.

Gero, gaztaroan, nire inguruko mutilak soldaduskara joaten hasi zirenean, kontatzen ziguten aldameneko soldaduak etxera bidali nahi zituen gutunak idazten zituztela eta ez banaka, asko baitziren idazten ez zekitenak. «Querida madre: espero que al recibo de la presente…». Horrela hasten omen ziren gutun guztiak. Ez dut sekula jakin nork irakurtzen zion amari idazten ez zekien semearen gutuna, agian apaizak.

Gaur ez da gure artean analfabetorik gelditzen, etxe guztietan daude liburuak eta, halere, askori iruditzen zaio atzera goazela, iraganean mundua irakurle saiatuz betea zegoela eta oraingo gazteek ez dutela pantaila batean dagoena besterik irakurtzen. Gauza da paradisu galdu bat asmatzen dugula, paradisurik ezagutu ez zuen iraganean kokatua.

Jakin badakit sasoi urrun hartan ere bazegoela liburudun etxerik, bazeudela, orduan ere, itsutu arte irakurtzen zuten pertsonak. Hori esaten zidan amak irakurtzen harrapatzen ninduenean, bista galduko nuela, ez nuela gehiegi irakurri behar. Hori bai, gure etxean eta ingururik hurbilenean ez zegoen eskolagaberik.

Beste kontu bat da zein den gaurko munduan literaturaren benetako pisua, zein leku betetzen duen gizartean. Esango nuke gaur egun literatura gutxiri izugarri interesatzen zaigun zerbait dela, eta gehiengoari tutik ez. Kontakizunak bai, hori gabe ez baikinen pertsona izango. Baina gaur guregana heltzen diren historia gehienak ikus-entzunezkoen bitartez heltzen zaizkigu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Liburuen lekua

Liburuen lekua