https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Lesson in Herstory», emakumezko estatubatuarren ahotsa entzutera emateko aplikazio mugikorra

«Lesson in Herstory», emakumezko estatubatuarren ahotsa entzutera emateko aplikazio mugikorra
lessonsinherstory.com

Estatu Batuetako historiako liburuetan agertzen diren gertaeren %89ak gizonezkoez soilik hitz egiten du

UNAI SARRIUGARTE

Estatu Batuetan Lesson in Herstory izeneko aplikazio mugikorra jarri dute martxan, emakumezko estatubatuarrek historiako liburuetan duten protagonismoa handitzeko helburuarekin. Izan ere, AEBko historiako liburuetan agertzen diren gertaeren %89ak gizonezkoez soilik hitz egiten du.

Hauxe desoreka handiko zifra da eta APP honek emakumezko eta gizonezkoek liburu hauetan duten desberdintasun nabarmena orekatzea izango du xede. Aplikazioak herrialde honetako historian material hezigarrietan isilarazi dituzten ehunka emakumeei ahotsa ematen die.

Lesson In Herstory Android eta Apple sistema eragileentzat diseinatua dago. Hauxe aplikazio irekia da eta erreminta honen bitartez erabiltzaileek historia liburu ezberdinetan agertzen diren gizonezkoez gaindi, garai berberean bizi izan ziren emakume garrantzitsuek egindako ekarpenak ikuskatzeko aukera eskaintzen du.

Proiektu berri honen bitartez emakumezkoen belaunaldi berriak kontzientziatu nahi dira teknologia eta irudimenaren bitartez. Ideia eta lan honek belaunaldi berriak berdintasunean haztea bilatzen du. Bertan Amerikako Estatu Bautuetako historiaren 236 urteetan garrantzitsu izan diren emakumezkoak ezagutzeko aukera dago.

Erabiltzaileek kontsultatutako informazioa oso modu erakargarri eta dibertigarrian azaltzen da. AEBko historiaren datu eta pasarte hauek bideo eta argazkien bitartez eskaintzen zaizkie ikus-entzuleei. Gainera, kolore biziak eta marrazki ikaragarriak erabili dituzte jendearen begientzat erabat gozagarri izateko asmoarekin.

Temas

Euskera