https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Legutioko Udalak sinbologia frankista duten elementuak kendu ditu

Legutioko Udalak sinbologia frankista duten elementuak kendu ditu

Udal gobernu taldeak oroimen historikori buruzko legea betetzen du eta 1936ko gudan bereziki kaltetua izan zen udalerrian gai honen inguruan lanean jarraituko du

SERGIO EGUÍA

Legutioko Udalak udalerrian zeuden sinbologia frankistadun elementuak kendu ditu eta aurtean, 1936ko gudan bereziki kaltetua izan zen udalerrian, oroimen historikoaren inguruan lan egiten jarraitzeko konpromisoa adierazten du.

Orain arte eta diktadura garaiko sinbologia kentzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzarekin, Legutioko erdiguneko kale bateko bi portaletan zeuden plakak eta Urbinako sarrera zegoen hilobi-tumulua kendu dira. Udalerriko sarreran dagoen lau metroko beste hilobi-tumulua kentzea aurreikusia dago, klimatologiak kokagunera behar den makinaria sartzen utzi bezain pronto.

Nekane Garaigordobil, Legutioko Alkatea, kendu diren eta kenduko den elementu hauek zeuden lurren jabeei eskerrak eman nahi die euren elkarlanagatik kenketa lanetan “gure bizilagunen sentipenen islada da, monolito eta plaka hauek gure nagusiek pairaturiko errepresio gisa ikusten zituztelarik”.

Legutioko alkateak gogoratzen du, udalerriko bizilagunek oso gertutik bizi izan zutela guda, herriko inguruetan bataila odoltsua garatu eta guda frentea udalerrian bertan egon zela. “Guda bizi izan zutenek diktaduraren sinbologiarekin elkarbizitzera behartuak egon ziren; Legutioko Udaleko Gorbernu Taldearentzat beraiekiko eginkizuna da hauek kentzea” adierazi du Gariagordobilek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos