Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Miércoles, 24 de noviembre 2021, 19:28
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Espainiako aurrekontuentzako babesak lortu ditu Pedro Sanchezen Gobernuak, ERC zein EH Bildu alderdien aldeko botoak lortuta. Azken hauek ikus-entzunezkoen auzian jarri dute jomuga, hizkuntza koofizialen aldeko politikak gauzatu nahi izan dituztelako. Hori horrela, aurrekontu berrietan 'Streaming' plataformetan hizkuntza koofizialen presentzia handituko da, %6 bat legez bete beharko baita.
ERC alderdiaren baiezko botoak beharrezkoak zituen Gobernuak aurrekontuak balioesteko, eta azken unera arte eman dira negoziazioak hori dela eta. Ikus-entzunezkoen lege berri batean orokortu da aldeko botoa, ERCk gidatua eta EH Bilduren aldeko botoa eragin duena ostera.
Lege berriak ekuazio zehatz bat jarraitzen du. 'Streming' plataformen edukien %30a Europan ekoitziak izan behar dira; %30 horretatik, %15 estatuko edozein hizkuntza ofizialetan produzitutako edukiak izan behar dira eta, era berean, %15 horretatik %40a derrigorrez izan behar da gaztelera ez den beste hizkuntza ofizial bat. Hau da, orotara, emititutako edukien %6a gutxienez euskaraz, katalanez edota galizieraz eman behar dute plataformek.
Noticia Relacionada
Espainiako Ekonomia ministroa den Nadia Calviñok argi adierazi zuen asteazkeneko ganbaran kuota hau azpitituluei ez zietela eragiten. Hau da, kuota betetzeko osorik bikoiztua eman behar dira edukiak. Gainera, ganbaran adierazi zuen kalte latzak egongo zirela honakoari uko egiten zioten plataformei: «Zenbatekoaren karga plataformaren diru-sarreren araberakoa izango da».
ERC alderdiak, iaz ere, hizkuntza izan zuen abiapuntu aurrekontuak onartzeko baldintza gisa. Orduan hezkuntza legea izan zuen oinarri, gaurkoan, aldiz, ikus-entzunezko legea.
Hizkuntza kuota berri honi plataforma enpresek aurre egin beharko diote erabat eta hori zen, hain zuzen ere, Sanchezen gobernuak beldurtzen zuen auzia. ERC alderdiarekin aldeak sortu ditu premisa honek baina, behin akordioa lortuta, Madrilek pizgarri fiskalak gauzatuko ditu ekoizle enpresa handiak ez uxatzeko. Ildo berean, diru publikoa izango da erdibidean baita ere: Zinematografia Institutuko (ICAA) zinemagintzarako babes funtsaren %10a hizkuntza koofizialen ikus-entzunezkoak finantzatzeko bideratuko da.
Ikus-entzunezko legea indarrean jarri nahi dute exekutibotik 2022.urterako. Aurreproiektua jada kaleratzear dago Ministroen Ganbaran, baina Gobernutik ez dute adierazi noiz emango den zehazki.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.