https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Laura Martinezek irabazi du Itsas Edukiontzietako Instalazio Artistikoen VII. Lehiaketa

'Laura Martínez, '#lanbikaina_' artelanarekin./
'Laura Martínez, '#lanbikaina_' artelanarekin.

Lehiaketaren bitartez, Arte Ederren Fakultateko ikasleei gonbidatzen zaie merkantziak itsasoz garraiatzeko erabili ohi diren industria edukiontzirekin proposamen artistikoak egitera

EL CORREO

Artea kalean ikustea gauza polit eta interesgarria da zalantzarik gabe. Gauzak horrela, Bilbao Art District ekimenaren barne, aurten berriro ere Itsas Edukiontzietan egindako Instalazio Artistikoen VII. Lehiaketa antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Bilboko Udalak, Aurtenetxea Containeres enpresak eta Bilboko Itsas Museoak. Oraingoan, Laura Martinez izan da irabazlea, '#lanbikaina' artelanari esker.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketaren bitartez, Arte Ederren Fakultateko ikasleei gonbidatzen zaie merkantziak itsasoz garraiatzeko erabili ohi diren industria edukiontzirekin proposamen artistikoak egitera. Euskalduna zubiak eta itsasadarraren bi ertzek osatzen duten «hiri anfiteatro guztitik» ikusi ahal izango dira edukiontziak.

Edukiontziak euskarri moduan erabil ditzakeen proposamen iragankor bat aukeratzen da, eta esku hartzeak, diren modukoak direla (pinturak, eskulturak, ikus-entzunezkoak, performatiboak eta abar), edukiontzien kanpoaldean egin behar dira nahitaez. Lanak baloratzeko momentuan kontuan hartu da aukeratutako esku hartzea urte batez egongo dela Itsas Museoaren aurreko zabalgunean eta, hori dela eta, testuingurua aintzat hartu da eta museoarekin lotutako gaiak lantzea eskatu zaie parte hartzaileei.

Horrela, lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazlea Laura Martinez izan da, '#lanbikaina_' artelanari esker. Lanaren helburua da Euskalduna eta Naval ontzioletako langileek egindako lan bikaina goraipatzea eta gaur egun traola batek izan dezakeen eragina azpimarratzea.

Temas

Upv, Euskera