https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Laudioko XI. Pintxo leihaketa

Laudioko XI. Pintxo leihaketa

Pintxoak dastatzeko aukera izango dugu martxoaren 9, 10, 11 eta 16, 17 eta 18 asteburuetan

SERGIO EGUÍA

Aurton ere, Laudio Udalak eta inguruko ostalariek udalerria animatuko dute gastronomiako erreferente bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez.

Txapelketak bi kategoria ditu: libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritzako establezimendu bakoitzak jarriko du pintxoaren prezioa.

Pintxoak dastatzeko aukera izango dugu martxoaren 9, 10, 11 eta 16, 17 eta 18 asteburuetan.

Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek. Hori izango dira epaimahaikide munduan sona handiko euskal gastronomiako sukaldariak eta parte-hartuko dute sari-banaketako gala berezian. Horrez gain, guztiok kide gaituen herri-epaimahaia ere izango dugu.

Iaz pintxo onenaren kategorian hauek izan ziren txapeldunak.

Epaimahai teknikoaren arabera: La casa del Yogur, Haitzulo-Barri eta Alboka. Epaimahai herritarraren arabera, berriz: Restaurante El Tunel, Iuntze eta Haitzulo-barri.

Pintxoen barrarik onenaren kategorian, epaimahai teknikoa Lauri taberna aukeratu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos