Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Zinema areto bat.
Latinoamerikako etorkinei buruzko 'Made in L.A.' izeneko film dokumentala, ostiralean, Aldabe Gizarte Etxean

Latinoamerikako etorkinei buruzko 'Made in L.A.' izeneko film dokumentala, ostiralean, Aldabe Gizarte Etxean

Filmak hainbat sari irabazi ditu, horien artean, Emmy Sari bat, 2008. urtean

Martes, 30 de abril 2019, 22:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Latinoamerikako hiru emakume etorkinei buruzko 'Made in L.A.' izeneko film dokumentala emango dute ostiralean Aldabe Gizarte Etxean. Emanaldia 19:00etan izango da, eta gonbidatu gisa Silvia Carrizo Fernandez kazetaria izango da, dokumentalari buruzko zalantzak argitzeko. Berez, immigrazioa eta batasunaren boterearen batasuna dira filmaren eztabaidagai nagusiak.

Almudena Carracedo Verdek zuzendutako film honetan, esan bezala, hiru emakume etorkinei buruzko historia kontatzen da. Hirurak, hots, Lupe Hernandez, Maura Colorado eta María Pineda, jostunak dira Los Angelesko lantegietan, eta hiru urte ematen dituzte arropa-denda ospetsu batean oinarrizko lan-babesak lortzeko.

Lupe Hernandezek 15 urte daramatza jostun gisa lanean Los Angelesen, 17 urterekin Mexikotik joan zenetik. Maura Coloradok hiru seme-alabak aitona-amonekin utzi behar izan zituen, Los Angelesen lan bilatzeko eta seme-alabak mantentzeko dirua lortzeko. Baina soldata baxuko lana aurkitzeaz gain, fabriketako baldintzak ere oso kaskarrak ziren, eta agirik ez zuenez, 18 urte baino gehiago egon zen seme-alabak ikusi gabe.

Bestalde, María Pinedo Mexikotik ere heldu zen Kaliforniara, 18 urterekin, bizitza hobe baten bila ere bai. Baina 23 urte igaro dira, eta lan-baldintza kaskarren, soldata oso baxuaren eta etxeko abusuaren ondorioz, seme-alaben etorkizunarengatik eta bere giza duintasunarengatik borrokatu behar du.

Hiru emakumeak beste langile etorkin batzuekin elkartzen dira Los Angelesko Jostunen Zentroan lan-eskubideak erreklamatzeko. Ustekabean, antza babesik ez duten langile horiek, erronka publikoa egiten diote hiriko arropa-dendarik garrantzitsuenetako baten aurka, mugaren iparraldean dauden soldata baxuen eta globalizazio berriaren akats sozialen berri emanez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios