https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lasesarrek kafetegia berreskuratuko du lau urte zerbitzu hori gabe pasatu ostean

Lasesarreko kafetegia./Fernando Gómez
Lasesarreko kafetegia. / Fernando Gómez

Udal Kirol Erakundeak zerbitzuaz arduratuko den enpresa berriarekin sinatu du kontratua

JAN ECHEVARRÍA

Kirol ikuskizun bat hobeto ikusten da edari edo pintxo bat kontsumitzen dugun bitartean. San Mames estadioan, esate baterako, asko dira partidu baten atsedenean kafetegira hurbiltzen diren zaleak Laranja Fanta edo patata frijituak erosteko ideiarekin. Kirol zaletasuna, beraz, kontsumitzeko ohiturarekin harremanetan dago askotan eta horregatik arraroa da Lasesarre Kiroldegiak lau urte zerbitzu hori gabe pasatu izana. Hala ere, ametsgaizto hori amaitu da behingoz eta Barakaldoko kiroldegia berriro izango du kafetegi zerbitzua. Izan ere, Udal Kirol Erakundeak (UKE) zerbitzuaz arduratuko den enpresa berriarekin sinatu du kontratua.

Barakaldoko UKE-k, beraz, kiroldegiko erabiltzaileentzat interes handiko zerbitzu erabilgarria berreskuratuko du. 2014an itxi zen kafetegia, garai hartan zegoen gobernu sozialistari oposizioak zerbitzua kudeatzen zuen enpresarekin kontratua deuseztatzeko eskatu ondoren, «enpresak ez baitzuen UKE-rekin adostutakoa betetzen», azpimarratzen du udalak ohar batean.

Dena den, gauzak aldatu dira azken boladan eta joan den astean sinatutako kontratuari esker, kafetegi-jatetxea martxan jarriko da. «Enpresa aztertzen ari da une honetan lokalak dituen beharrak, ondoren egokitu, eta hilabete honen amaieran martxan jartzeko», azaldu du UKE-ko Gorka Zubiaurre presidenteak.

Aurreko gobernu sozialistak, zerbitzua albait arinen esleitzeko, 2014an epeak laburtzeko konpromisoa hartu bazuen ere, lehiaketa publikoa ez da orain arte martxan jarri. 2016an, lehiaketa hutsik geratu zen, ez baitzen enpresarik aurkeztu. 2017an, lizitazio berria martxan jarri zenean, eskaintza bakarra aurkeztu zen; harekin bi urtez luza daitekeen bi urterako esleipena egin da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos