Borrar

Bihar The Beatles-en nazioarteko eguna ospatzen dela ba al zenekien?

Ezagutu John Lennonen, Paul McCartneyren, George Harrisonen eta Ringo Starren inguruko hainbat bitxikeria

NAHIKARI CAYADO

Ostirala, 15 urtarrila 2021, 03:11

Comenta

Urtarrilaren 16an 'The Beatles'-en nazioarteko eguna ospatzen da. Baina zergatik egun horretan? Hara, Cavern Clubaren inaugurazio eguna delako, John Lennonek, Paul McCartneyk, George Harrisonek eta Ringo Starrek debuta egin zuten eguna, alegia, 1957an. Arrazoi horregatik talde britaniarraren jarraitzaile askok egun hori aitortu zion taldeari, naiz eta beste jarratzaile askok diotenez, 'The Beatles' eguna uztailaren 6an egiten da, egun horretan ezagutu baitzuten elkar Lennon eta McCartney, taldearen sortzaileak. Beste batzuek aldiz uztailaren 10ean kokatzen dute taldearen nazioarteko eguna. Antza, 1964. urteko egun horretan itzuli baitzen Liverpoolera bere bira estatubatuarraren ondoren, A Hard Day 's Night bere pelikula filmatzeko. Gauzak horrela, ezezta ezina dena da 'The Beatles' taldea fenomeno unibertsala dela. Baina nondik datorkie horrenbesteko fama?

Ingalaterran sortu zen The Beatles musika taldeak gorakada handia lortu zuen zurrunbilo handiko garai eta une historiko batean. 60ko hamarkada gerra eta bakearen inguruko unerik delikatuenetako bat izan zen. Mundua Bigarren Mundu Gerratik errekuperatzen ari zen eta matxinada horren erdian Ameriketako Estatu Batuek Vietnamen gerra bat hastea erabaki zuten.

Rock and Roll ukitua zuen pop talde gisa hasi ziren 4 gazte horiek munduko pantailak inbaditu zituzten berdintasunaz, bakeaz eta guztiontzako mundu askoz hobea egiteaz hitz egiten zuten letrekin, eta garai berrietako ideal aurrerakoien gorpuztetzat hartu zituzten, beren eragina iraultza sozialetara, hippie mugimenduetara eta 60ko hamarkadako kultura osora hedatuz.

Gauza asko esan dira The Beatles taldeari buruz, baina batzuk besteak baino bitxiagoak eta harrigarriagoak dira. Azken horietako batzuk kontatuko dizkizugu.

Esaten denez, 'Please, please me' lehen LPa egun bakar batean grabatu zuten. 1966an bestalde, marihuana erre zutela aitortu zuten, Isabel II.a erreginaren aurrean Britainiar Inperioaren dominak jasotzera aurkeztu aurretik. Aipatzekoa da ere Beatle ilea mozteko estilo originala, Astrid Kirscher argazkilari alemaniarrak, taldeko laguna zenak, sortu zuela.

Beatlesen musika Sobietar Batasunean debekatua izan zen, eta errusiarrek The Beatlesen musika x izpiko eskaner bihurtuetan entzun behar izaten zuten. Egunean 10 mila kopia baino gehiago saldu zituzten Estatu Batuetan 'I want to hold your hand' abestia zerrenden lehen postura heldu zenean. Bitxikeriekin amaitzeko, nahiz eta gehiago dauden, 'Strawberry fields forever' abestia Lennonen txikitako oroitzapen baten ingurukoa da. Izan ere, hori zen garai batean gerran umezurtzentzako babeslekuaren izena, eta bera leku horretan jolasten omen zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bihar The Beatles-en nazioarteko eguna ospatzen dela ba al zenekien?

Bihar The Beatles-en nazioarteko eguna ospatzen dela ba al zenekien?