Borrar
'Passion for Knowledge'ren aurtengo irudia. E. C.

Larunbata bitarte zazpi Nobel saridun Donostian egongo dira Passion For Knowledge zientzia jaialdian esku hartzen

Era berean, Bilbon eta Donostian euskal lurraldeko hainbat ikastetxeren eta nazioarteko zenbait zientzialariren arteko topaketa antolatu da

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 2 urria 2019, 20:45

Comenta

Larunbata bitarte zazpi Nobel saridun Donostian egongo dira Passion For Knowledge zientzia jaialdian esku hartzen. Zientzia aditu hauexek mahai-inguru ezberdinak jorratuko dituzte Donostia International Physics Centerrek (DIPC) aste honetarako antolatu duen festibal honen barnean. Era berean, Bilbon eta Donostian euskal lurraldeko hainbat ikastetxeren eta nazioarteko zenbait zientzialariren arteko topaketa antolatu da.

Zientzia jaialdi honen laugarren edizioan zazpi Nobel saridun hauetaz gain, nazioarteko hainbat alorretako ikertzaileek hartuko dute esku. Bisitariek astrofisika, kosmologia, fisika kuantikoa, botanika, biomaterial adimendunak edo paleoantropologia gaiak ezagutzeko parada izango dute.

Zientziaren hainbat esparruetako zientzialarien artean honako hauexek nabarmendu daitezke: Jocelyn Bell Burner zientzialaria; Barry Barish grabitazio uhinen astrofisikaria, 2017. urtean Fisikako Nobel Saria izandakoa; Jean-Pierre Sauvage makina molekularren diseinatzailea (Kimikako Nobel Saria, 2016); Maria Martinon-Torres paleoantropologoa eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIEH) zuzendaria, besteak beste.

Aurten Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen da, eta Passion for Knowledge (P4K) festibalak omenduko duen osagaia wolframa (W) da, 1786. urtean Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua.

Era berean, Victoria Eugenia Antzokian, Bertso Passion ekimenaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Bertan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Iñaki Murua bertsolariek errimak eta zientzia uztartuko dituzte oholtza gainean. Era berean, Creativium argazki-erakusketa inauguratuko da egunotan.

Gainera, jaialdiaren barnean euskal lurraldeko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen eta Nobel saridunen zein nazioarteko hainbat zientzialari ospetsuen arteko jardunaldiak antolatu dira laugarren edizio honetan ere, Donostian eta Bilbon. Topaketa horietan euskal lurraldeko 100 ikastetxe inguruk parte-hartuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Larunbata bitarte zazpi Nobel saridun Donostian egongo dira Passion For Knowledge zientzia jaialdian esku hartzen

Larunbata bitarte zazpi Nobel saridun Donostian egongo dira Passion For Knowledge zientzia jaialdian esku hartzen