https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Larunbat honetan irekiko da XII. 'Vitoria-Gasteiz Trail' mendi lasterketan izena emateko epea

Larunbat honetan irekiko da XII. 'Vitoria-Gasteiz Trail' mendi lasterketan izena emateko epea
araba.eus

Aurten, telebistan eta gizarte-sareetan sustatuko dute, Euskaditik kanpoko parte-hartzaile kopurua handitzeko helburuarekin

PAUL PICADO

Larunbat honetan irekiko da XII. 'Vitoria-Gasteiz Trail' izeneko mendi-lasterketan izena emateko epea. Aurten, telebistan eta gizarte-sareetan sustatuko du proba, Euskaditik kanpo proban parte hartzera etortzen diren pertsonen kopurua handitzeko helburuarekin. Proba gehiena Gasteizko mendietatik igarotzen da, eta hiriaren eta lurraldeko sektorean eragin positiboa ere izango duela uste dute antolatzaileek.

Iaz ia 700 kirolarik parte hartu zuten, aurreko hiru urteetan baino % 37 gehiago, eta parte-hartzaile guztietatik, % 37 emakumeak izan ziren. Bestalde, % 14, beste autonomia-erkidego batzuetatik etorri ziren. Proba irailaren 29an izango da, eta bi distantziatan parte hartzeko aukera dago: alde batetik, 16 kilometrokoan; bestetik, 26koan. Bestalde, nabarmentzekoa da probaren hasiera eta amaiera hirian bertan egongo dela.

Datorren asteburutik aurrera bideo bat emango dute telebistan proba sustatzeko, eta bideo horretan, Luis Alberto Hernando, munduko trail running txapelduna, eta Martin Fiz, maratoiko munduko txapelduna agertzen dira. Halaber, bideo horren bertsio laburtua ere emango dute gizarte-sare ezagunenetan, hala nola Facebook-en, Twitter-en eta bestelakoetan.

Bideoak hiru minutu eta erdiko iraupena du, eta Gasteizko Mendietatik den ibilbidearen irudi ikusgarriak ematen dira. Horrez gain, hiriko leku bereziak ere agertzen dira, hala nola Andre Maria Zuriaren plaza, katedral berria edo Armentiako basilika erromanikoa. Bestalde, Martin Fizen eta Luis Alberto Hernandoren beraren lekukotasunak ere jasotzen dira.

Temas

Euskera