Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con una única vía y con un servicio complementario de autobuses

Lapurdiko kostaldeko ikastoletako guraso erdaldunei buruzko lana, Hausnartu Soziolinguistika Saria

Hamargarren edizioko saria Urko Ikardok irabazi du

elcorreo.com

Lunes, 15 de enero 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urko Ikardok irabazi du Hausnartu Soziolinguistika Sarien hamargarren edizioko lehen saria. 'Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean' izeneko lanarengatik. Hausnartu Soziolinguistika Sarien hamargarren edizioa izan da 2017koa, eta, urtero bezala hainbat jakintza arlotatik euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanak jaso dira.

Horrela, epaimahaiaren erabakiz, lehen saria Urko Ikardorentzat izan da, 'Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean' lanari esker. Bigarren saria Jon Ander Kuartangorentzat izan da, 'Euskararen ofizialtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean' lanagatik, eta hirugarrena, Garikoitz Goikoetxeari emango zaio, 'Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean' egiteagatik.

Sariak emateko ekitaldia otsailaren 8an izango da, Baionako unibertsitateko Iker Zentroaren egoitzan, 16.00etan. Bertan Hausnartu Sarien epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da eta sarituek beren lanen aurkezpen hitzartzeak egingo dituzte. Era berean, 2017ko Hausnartu Sarietara aurkeztutako lanekin osatutako 'BAT' soziolinguistika aldizkariaren zenbaki monografikoa jendaurrean aurkeztuko da. Ekitaldia irekia izango da eta gaian interesa duen oro bertan parte hartzera gonbidatuta dago.

Hausnartu lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, «modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios