https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Laneratze-tasarik handiena lortu dute azken edizioko Arabako enplegu anezkek

Laneratze-tasarik handiena lortu dute azken edizioko Arabako enplegu anezkek
DFA - Archivo

Parte-hartzaileen erdiak baino gehiagok lana aurkitu du azken hiletan

PAUL PICADO

Edizio honetako Arabako enplegu anezkek aurreko edizioetan baino arrakasta handiagoa lortu dute, izan ere, anezketan parte hartu duten pertsonen erdiak baino gehiagok lana aurkitu du azken hiletan. 2018. urteko azaroan abian jarri ziren Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo Enplegu Anezkak, langabezia-mailarik handiena zuten Arabako eskualdeetan enplegua sustatzeko.

Gasteizen bi anezka izan ziren, eta Laudion eta Agurainen, berriz bat; guztira 62 langabek parte hartu zuten. Horrela, martxora arte prestakuntza jasotzeaz gain, beren gaitasunak landu ere egin zituzten. Bestalde, beren udalerri eta eskualdeetako enplegagarritasunaren mapa bat ere egin zuten. Horri esker, langabeen % 64,5ak lana aurkitzea lortu zuten, hots 40 pertsonak, eta beste hiruk, prestatzen jarraitzea erabaki zuten. Emaitza, beraz, oso ona izan da, eta horrenbestez, beste edizio bat antolatuko dute urte honetan zehar, programa honi nolabaiteko jarraitutasuna emateko.

Emakumezkoen enpleguari dagokienez, deigarria da lana aurkitu duten pertsona guztietatik, 27, emakumeak izatea, langabezia-arazorik handiena dutenak direlako. Sektoreei dagokienez, 34 pertsonak zerbitzuen sektoreko enpresa edo erakundeetan aurkitu dute lana, eta gainerako 6ek industria-sektorean.

Diotenez, datozen asteetan jakinaraziko dute non eta noiz jarriko dituzten abian enplegu-anezka berriak, betiere langabezia-mailarik handiena duten Arabako eskualdeetako langabeak prestatzeko, enplegua sustatzeko eta haien kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Temas

Euskera