Borrar
Lander Garro euskal idazle, argazkilari eta dokumentalgilea dugu ONDARROAKO UDALA
Lander Garrok eskuratu du Agustin Zubikarai garaikurra

Lander Garrok eskuratu du Agustin Zubikarai garaikurra

Proiektu horretatik abiatuta, Errenteriako idazleak hamabi hilabete izango ditu liburua lantzeko

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 23 de octubre 2020, 20:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lander Garrok eskuratu du Agustin Zubikarai garaikurra. Proiektu horretatik abiatuta, Errenteriako idazleak hamabi hilabete izango ditu liburua lantzeko. Obra jada amaituta Elkar argitaletxeak plazaratuko du, eta lana datorren urteko Amuak festibalean emango dute ezagutzera. Sariaren banaketa ekitaldia urriaren 30ean izango da Ondarroako Kofradia Zaharrean. Agustin Zubikarai saria Ondarroako Udalak Elkarte argitaletxearekin elkarlanean urtero atontzen duen nobela beka txapelketa da.

Aurtengo deialdian guztira 29 hautagaitza aurkeztu dira. Ana Urkizak, Lorea Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak Garroren proiektua hautatu du lan hoberen gisa. Epaimahaiak hainbat irizpide hartu ditu aintzat Garrori garaikurra aitortzeko: aurkezten duen idazkera fresko eta sinesgarria, egunerokotasuna islatzeko duen abilezia, testuaren erritmoa eta gai jasoen eta xehen artean egiten duen uztarketa paregabea, besteak beste.

'Faith' da momentuz idazleak bere proiektuari jarri dion izenburua. Bertan Xabi Ugartek, idazle honen alter-egoak Bartzelonan egindako egonaldia dago aztergai. Ugarte argazkilaritza kurtso bat egitera abiatuko da Kataluniako hiriburura, Euskal Herriko giro nahasitik eta poliziaren bigilantziatik hurruntzeko asmoz.

Lander Garro euskal idazle, argazkilari eta dokumentalgilea dugu. Nahiz eta Errenteriakoa izan, gaur egun Hendaian bizi da bere bikotekidea den Eider Rodriguez idazlearekin batera. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu, hala nola, narrazioa, saiakera, nobelagintza edota itzulpengintza. Lau generoen artean egun arte guztira zazpi liburu kaleratu ditu.

Ikus-entzunezkoei dagokionez, gidoilari eta zuzendari izandakoa da. 2013 eta 2016. urteen artean ETB1en eskainitako eta euskal musika hizpide zuen 'Tumatxak' telebista-saioaren gidoilaria izan zen. Gainera, berriki '2 urte, 4 hilabete eta egun bat' dokumentala estreinatu du, intsumisioaren gaia aztertzen duena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios