https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Landa-eremuetan merkataritza elektronikoa sustatzeko ikastaro bat atera dute Araban

Ikastaroaz gain jolas hezigarri bat ere atera dute

PAUL PICADO

Hemendik egun gutxi batzuetara online ikastaro bat egin ahalko dute Arabako merkatariek eta ekintzaileek, merkataritza elektronikoari buruz hain zuen ere, lurraldeko landa-eremuetako saltokiek merkataritza egiteko modu hori ezagutu dezaten. Trebatzeko jolas batean parte hartzeko aukera ere izango dute, azken finean, Arabako herrietako saltokiak lehiakorragoak izatea baita helburua.

Landa-eremuetan 2016. urtean hasi ziren berrikuntza eta enpresa-ekimena sustatzen, teknologia berrietan eta merkataritza elektronikoan trebatuz, izan ere, gure herrietan gero eta gehiago erabiltzen da Internet eta etorkizuneko joerak hori izaten jarraituko du.

Merkataritza elektronikoari buruzko ikastaro horretan, merkataritza elektronikoan sartzeko moduak azaltzen dira. Horrela, besteak beste, negozio-plan bat egiten da, denda birtuala diseinatu, marka sortu, logistika antolatu, nazioartera zabaltzeko modua azaldu, eta legeari eta segurtasunari buruzko oinarrizko ezagutzak ere ematen dira. Jolasari dagokionez, merkataritza elektronikoaren funtsak erakusten dira, modu entretenigarri batean.

Datozen egunetan egongo dira eskuragarri Transforma proiektuaren web-orrian (www.transformaproject.eu) eta doan deskarga daitezke, hau da, edozein pertsonak edo erakundek erabil ditzake. Hala ere, landa-eremuetako merkatari eta ekintzaileentzat nagusiki dira, izan ere, ikastaro hauen helburua Arabako landa-eremuetan merkataritza elektronikoa sustatzea eta norberak bere negozioa abian jartzea da.

Arabako landa-eremuetan gero eta biztanle gutxiago dago, eta ikastaro hauei esker, negozio berriak sortzen badira eta negozio horiek gazteek sortzen badituzte, Arabako herriak gazteagotzeaz gain, bezero kopurua ere handitu egingo da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos