Borrar
Héctor Pérez
Landa eremuko elkarteek emakumeak eduki beharko dituzte zuzendaritzan, diru laguntzak jaso ahal izateko

Landa eremuko elkarteek emakumeak eduki beharko dituzte zuzendaritzan, diru laguntzak jaso ahal izateko

Emakume Nekazarien Estatutua ari da burutzen Jaurlaritza. Horren bitartez, nekazaritzako ustiategietan emakumeen titulartasuna sustatu eta nekazaritza sektoreko erakundeetan emakumeen ordezkaritza bultzatuko da

Amalia Ibargutxi

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nazioarteko landa eremuko emakumeen eguna urriaren 15ean ospatzen da urtero, eta aurten, Emakume Nekazarien Estatutuaren garapenaren inguruan jarduteko baliatu dute eguna. Hasteko, sektorearen egungo egoera zehaztu dute, Estatutu horren edukia eta helburuak azaltzeko. Eusko Legebiltzarrak 2015eko urrian onartu bazuen ere, adierazi dutenez aurten jarriko dute abian. Nekazal munduko elkarte profesionaletan emakumeen parte hartzea areagotzea eta ustiategietako titulartasuna sustatzea izango ditu helburu nagusitzat estatutuak.

Ehundik gora emakumek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak antolatutako ekitaldian, Gasteizen. Bertan izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. Irma Basterra Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak eta Ikerne Zuluaga Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, bestalde, 'Emakume nekazarien estatutuaren oraina eta etorkizuna'-ren inguruan jardun dira.

Egun, nekazaritza sektorean 21.796 dira titularrak eta horietatik 7.402, %34, baino ez dira emakumeak. Horregatik, aurten burututako lan ildo nagusietako bat izan da nekazaritzako ustiategietan emakumeen titulartasuna sustatzea, nekazaritza sektoreko erakundeetan emakumeen ordezkaritza bultzatzearekin batera. Halaber, azaldu dute sektorearen araudia egokitu nahi dutela emakumeen lana aitortu eta ikusarazteko, genero ikuspegia landuko duen heziketa eskainiz. Estatutuaren Jarraipen Batzordea ere sortu dute dokumentuaren betetze mailaren jarraipena egin ahal izateko.

Zehaztutakoaren arabera, «lehentasunetako bat da erabakitze organoetan gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzea. Helburu horretan guztiok gaude inplikatuta: administrazioak, elkarteak eta nekazaritza sektorea, oro har. Izan ere, jakina da nekazaritza arloko elkarte eta erakunde profesional ugarietako erabakitze organoetan emakumeek ordezkaritza txikia dutela», eta erabakitze organo horietan modu orekatuan parte hartzea sustatuko dute horregatik.

Bi data izan beharko dituzte kontuan nekazaritza erakundeek aurrerantzean. Hasteko, 2019ko urriaren 22tik aurrera ez zaie diru laguntzarik emango nekazaritza alorrean ari diren erakunde profesionalei, enpresa erakundeei, sindikatuei edo bestelakoei, zuzendaritza organoetan emakumerik ez badute. Are gehiago, 2021eko urriaren 22tik aurrera ez zaie diru laguntzarik emango emakumeen presentzia zuzendaritza organoetan gutxienez orekatua ez bada. Hau da, organoen %40a emakumez osatua egon beharko da gutxienez.

Marixe Noya Arrizabalaga berdintasun teknikariak bere hitzaldian nabarmendu duenez, emakumeek betidanik parte hartu dute landa inguruneetako ekonomian. «Nekazaritza sistemak ez luke bizi iraungo sarritan ordainik gabe etxean nahiz landan emakumeek egindako lanik gabe», gehitu du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios