https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Batxilergoko ikasleek Lanbide Heziketaren abantailak ezagutuko dituzte gaur Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan

Batxilergoko 800 ikaslek hartuko dute parte Lanbide Heziketarako Esperientziaren Foroan./I. Aizpuru
Batxilergoko 800 ikaslek hartuko dute parte Lanbide Heziketarako Esperientziaren Foroan. / I. Aizpuru

LH-ren «enplegagarritasun handiari» buruz hitz egingo zaie Euskadiko Teknologia Parkeetan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Batxilergoa burutzen ari diren ikasleek zalantzak izaten dituzte askotan etorkizunean ikasiko dutenaren inguruan eta ohiko kontua da ikastetxeek jardunaldi desberdinak antolatzea gazte horiek behar bezala orientatzeko asmoarekin. Ideia horrekin, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak Lanbide Heziketarako Esperientziaren Foroan parte hartzen duten Batxilergoko 800 bat ikasle hartuko ditu gaur, eta, antolatzaileen arabera, ekimenak «etorkizun hurbilean haien lanpostuak izan daitezkeenak erakusteko balio izango du».

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Parkeek batera garatuko dute bisita eta hitzaldi programa bat, non euskal Lanbide Heziketaren «enplegagarritasun handia» izango den gai nagusienetako bat. Izan ere, eskaintzen dituen 140 tituluen artean, okupazioa %80koa da, industria-zikloetan %100ekoa izanik.

«Lanbide Heziketan graduatu diren zenbait ikasleren eta gaur egun ikasketa horiek burutzen ari diren beste batzuen hitzaldiez gozatuko dute bertara hurbiltzen direnek», aurreratu dute jardunaldiaren antolatzaileek. Gainera, hizlariek azalduko dute «zergatik matrikulatu ziren LHn (gaur egun, Euskadiko ikasleen %50ak erabaki hori hartzen du), eta, horietako batzuk, Unibertsitate titulua eskuratu eta gero bertan matrikulatu direla kontatuko dute ere bai».

Horrez gain, esplikatuko dute, prestakuntza dualaren bidez lantokietan praktikak egiteko aukerari esker, «etorkizuneko aurreikuspenak nabarmen hobetu zaizkiela» eta esperientzia horrek euren negozioak sortzeko prestatu dituztela ere bai. Esperientzia pertsonal horien berri izateaz gain, LHak enpresetan «zein ospe ona duen» ere egiaztatu ahal izango dute bisitan parte hartuko duten ikasleek.

Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen 2017-2020 Plan Estrategikoan txertatua dagoen ekimenak gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko bokazioa sustatzea du helburu. «Kontuan izan behar dugu Sarean bildutako 540 enpresak euskal industriako «punta-puntako enpresak» direla, hain zuzen ere Ikerkuntza + Garapenean (I+G) egiten duten inbertsioagatik (Euskadiko gastu osoaren %42) eta, batez ere, goi eta erdi mailako titulazioetan talentua erakartzeko duten gaitasunagatik», azpimarratu dute antolatzaileek.

Hamarretatik aurrera. Bizkaiko Parke Teknologikoan

Gaur, Batxilergoko 1. mailako 200 ikasle Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera joango dira. 10:00etan, hasiera emango zaio jardunaldiari, Parkeko entzunaretoan, Parkearen eta hango enpresen jarduerari buruzko azalpen laburra emanez.
Xabier Díaz, Parkeko Kooperazio eta Enpresei zuzendutako Zerbitzuen Saileko arduradunak inauguratuko du Foroa. Inaugurazioa egin eta gero, mahai inguru bat egingo da. Hartan, lau ikaslek Lanbide Heziketako zikloa amaitu dutenek edo oraindik etapa horretan daudenek, zer prestakuntza eta lan esperientzia izan duten azalduko dute, eta nola erabaki zuten LH ikastea edo, zenbait kasutan, nola sortu duten euren enpres ere bai..
Ildo berean, 11.00etatik aurrera Parkearen zenbait enpresa bisitatuko dute nola funtzionatzen duten eta zer behar profesional dituzten zuzen-zuzenean jakiteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos