https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ikasleek atzerrian praktikak egiteko 75 beka emango ditu Confebaskek

Ikasleak, Oxfordeko unibertsitatean./Fotolia
Ikasleak, Oxfordeko unibertsitatean. / Fotolia

Lanbide Heziketako sistemako 2.000 ikasle baino gehiago baliatu dira jada deialdiaz

ELCORREO.COM

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzak kanpaina berezia abiatu du aste honetan, Lanbide Heziketako euskal ikasleen eta irakasleen kolektiboa animatzeko eta bultzatzeko Europako Erasmus + Programan parte hartzera. Horrela, enpresa erakundeak 75 beka banatuko ditu 2017-2018 ikasturtean LHko ikasleen artean, atzerriko herrialdeetan prestakuntza osatu dezaten.

Erasmus + dirulaguntza sistema bat da, Europako enpresetan praktikak egiteko, eta Confebaskek orain dela 20 urtetik kudeatzen du. Dagoeneko LH sistemako 2.000 ikasle baino gehiago baliatu dira deialdiaz, eta, ondorioz, «lagundu egin dute Euskadi Europan erreferente bihurtzen, baita ikasleen mugikortasunaren arloan ere», Confebaskek nabarmendu duenez.

Horrela, ikasturte honetan, Confebaskek 75 beka inguru emango ditu LHko ikasleentzat, Erresuma Batuan, Austrian, Italian, Portugalen eta Frantzian prestakuntza osatu dezaten. Beken zati bat Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatu du patronalak.

Confebaskek gogoratu duenez, Europan Lanbide Heziketaren II. Astea ospatzen ari da -#DiscoverYourTalent izenekoa-, abenduaren 31ra bitartean Europa osoan egingo diren hainbat ekitaldiren bitartez, Europar Batzordearen ekimenez. Lanbide Heziketa erakargarriagoa izatea da helburua, konpetentziak barneratzeko eta kalitateko enpleguak lortzeko.

Ospakizuna baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko patronalak kanpaina jarri du martxan, Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasle eta irakasleei zuzenduta, 'Europe in your hand, take the chance!' lelopean.

Temas

Europa

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos