Borrar
Oiz mendian izandako istripuaren ondorengo hegazkinaren hondarrak.
'Lainoa Oiz gainean: 610 hegaldiaren tragedia' lana, Primeran plataforman

'Lainoa Oiz gainean: 610 hegaldiaren tragedia' lana, Primeran plataforman

Estreinaldia ostegun honetan izango da doako streaming plataforman

Zurekin

Miércoles, 12 de febrero 2025, 11:48

Berrogei urte beteko dira Euskadiko historian hegazkin-istripu tragikoena gertatu zenetik. 1985eko otsailaren 19an, inauterietako astearte batean, Madril eta Bilbo arteko 610 hegaldi erregularra egiten ari zen Boeing 727 hegazkinak (Alhambra de Granada izenarekin ezagutzen zen Iberiaren abioiak) talka egin zuen ETBren antenarekin, Oiz mendian, Sondikako aireportura hurbiltzeko maniobretan.

Istripuak astindu ikaragarria eragin zuen. Poliziak, Ertzaintzak (sortu berria orduan) eta Suhiltzaileek ez zuten argi nola jokatu. Tokira iristea zaila zitzaien eta froga guztiak bere horretan gorde nahi zituen Poliziak. Desinformazioa erabatekoa zen. Egunkari eta albistegi batzuek ETAren atentatua izan zela zioten; beste batzuek, antena legez kanpo jarrita zegoela. Gainera, jende asko hasi zen Oiz mendira igotzen, objektu baliotsuen bila: dirua, eraztunak, erlojuak...

Hori guztia aztertuko du thriller estiloko ikerketa-dokumental honek, elkarrizketekin, garai hartako irudi eta audioen bitartez eta animazioa erabilita.

Estreinaldia ostegun honetan, otsailak 13, izango da, EITBren Primeran doako streaming plataforman. Bertan ikusgai izango dugu 'Lainoa Oiz gainean: 610 hegaldiaren tragedia' euskarazko lana.

Euskal Telebistara, berriz, otsailaren 18an iritsiko da, tragediaren urteurrenaren bezperan: ETB2ko 'La Noche De…' saioak emanaldi berezia eskainiko du, Niebla sobre Oiz: La tragedia del vuelo 610 dokumentalaren estreinaldiarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Lainoa Oiz gainean: 610 hegaldiaren tragedia' lana, Primeran plataforman