https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

113 lagunek lana edo prestakuntza aurkitu dute Enplegu Programaren bidez, langabezia handiena dagoen Arabako eskualdeetan

113 lagunek lana edo prestakuntza aurkitu dute Enplegu Programaren bidez, langabezia handiena dagoen Arabako eskualdeetan

SERGIO EGUÍA

Guztira 113 arabarrek lana aurkitu eta/edo prestakuntza jaso dute azken bi urteetan, langabezia tasa handiena duten lurralde historikoko eskualde eta udalerrietan, Arabako Foru Aldundiak garatzen duen Enpleguko Programa Bereziko ekintza eta planen bidez. Programa hori martxan dago ekitaldi honetan, 500.000 euroko diru hornidurarekin.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuak gaur eskaini ditu datu horiek Arabako Batzar Nagusietan, batzarkide taldeek eginiko galderei erantzunez, eta azpimarratu du nolako ahalegina egin den areagotzeko enpleguko politika aktiboetara bideraturiko baliabideak. «Laukoiztu egin ditugu, agintaldi hasieratik, langabeziaren aurka borrokatzeko baliabideak» esan du.

Gonzalezek gogorarazi du ezen bere sailak programa berezi bat abiarazi zuela 2016an, langabeziaren aurka borrokatzeko Arabako eskualde eta udalerri kaltetuenetan. Programa hori Lanbidek urtean emaniko 500.000 euroz hornitu da, eta zehatz-mehatz egingo dena da martxan jarri enplegu anezkak eta garatu langabezia tasa handiena duten herrietako enpleguko tokiko planak.

«Enplegu plan horiek lehenengo edizioan gauzatu ziren 26 kontratu eginda Laudio, Amurrio, Oion, Agurain eta Lapuebla de Labarcako beste hainbeste langabeturi, eta prestakuntza emanda beste 25 laguni; orain martxan den bigarren edizioan, berriz, lana sortzen ari da beste 27 pertsonentzat», adierazi du.

Balantzea da 34 arabar laneratu zirela iaz, Gasteizko, Laudioko eta Guardiako enplegu anezken bidez. Lankidetzan oinarrituriko lan bilaketa aktiboko talde gehiago daude 2018an; hain zuzen ere, lau –bi Gasteizen, bat Laudion eta beste bat Oionen–, eta jada emaitzak ematen ari dira, jendeak lana aurkitu duelako.

Cristina Gonzalezek azaldu duenez, Sailaren enpleguko politika aktibo gehiago gauzatu da programa berezia baino Arabako eskualde eta udalerri kaltetuetan; hartara, zer ekimen egin den azaldu du, hala nola dirulaguntza deialdia eta 30 urte baino gazteagoen eta luzaroko langabeen kontratazio mugagabea (322.000 euro), bai eta prestakuntza ikastaroak ere enpresek eskaturiko arloetan (713.000 euro).

Hona hemen beste adibide batzuk: lanbide prestakuntzako ikastetxeei ematen zaizkien laguntzak, haien prestakuntza ekipoak eguneratzeko (makinak, laborategiak, eta abar), ikasleak hobeto prestatuta atera daitezen, eta ondorioz, laneratzeko aukera gehiago izan dezaten (100.000 euro); baita Europako Batasunak finantzaturiko bi proiektu ere, 60 gazteri turismo prestakuntza emateko praktika eta guzti, eta mentoring-ean oinarrituriko prestakuntza baliabideak lantzeko (600.000 euro).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos