Lagun taldea
Irakurlearen bilakaeran badago momentu kritiko bat, non idazleak noraezean bezala aurkitzen diren halako irakurleei literaturaren aldetik zer eskaini behar zaien erabakitzeko orduan. Irakurlea nerabezaroan dago, eta ordura arte eskaini zaiona umekeria irudituko zaio. Baina literatura, adjektiborik gabeko literatura, asmo estetiko eta artistikoekin sortutako helduentzako literatura, oso urruna gerta dakioke. Tarteko lurraldea da hura, eta horrelako esparruetan ohiko dena bezala, oso erraz huts egin daiteke. Jabier Elortzak lurralde horretan kokatzen du 'Kinito egunak' izenburuarekin argitaratu den nobela.
Publicidad
Kinito Egunak
-
Gazte literatura Egilea: Jabier Elortza Argitaletxea: Elkar Donostia, 2018132 orr. 12,60 euro
Argumentua, hamasei urte inguruko mutil-kuadrilla batek protagonizatzen du. Bilbo erdialdean dagoen eskola pribatu batean ikasten dute, eta inolaz ere ezin daitezke marjinatuen taldean kokatu, beraien familiak ekonomiaren aldetik behintzat egoera eroso samarrean baitaude gehienetan. Lekua zehaztatuta dago. Garaia ere nahiko zehatza da, 80ko hamarkadaren azken urteetan gertatzen baita bertan kontatzen dena. Mutil-kuadrilla honetan daudenek bi ideia dauzkate iltzatuta buruan, eta haien bizitzak horien inguruan antolatuta daude: parranda lagunekin, eta neskak; eta parrandaren oinarrian 'kinito' deitzen den jokoa ikusten dugu. Beraien bizitzako beste osagaiak, ikasketak eta familia adibidez, bigarren mailan geratzen dira eta oztopo moduan azaltzen dira askotan. Garai hartako testuinguru politikoa ere azaltzen da, baina mutilek, salbuespenen bat alde batera utzita, ez dirudite oso kezkatuta gai horrekin. Marko honetan mugitzen dira mutilen bizitzak, baina badago beste osagai bat, gertakarien hari nagusia bideratzen duena: kuadrilla horretan mutil bat da broma guztien jo puntua, halako moduan non esan daitekeen gaur egun 'bulling' izenarekin ezagutzen dugun fenomeno horren biktima dela. Mutilak, dena dela, taldean integratuta egon nahi du, eta jasango ditu txantxa horiek, bere barruan herra pilatzen den bitartean. Gertakari tragikoak ere ezagutuko dituzte, haietakoren bat hiltzen baita, baina honelako gertakariek, antza, ez dute eragin handirik haien bizitzetan.
Laburbilduta, irakurleen neurrira sortutako idazlana da liburu hau.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión