Laburbira Zikloa asteazken honetan ailegatuko da Gasteizera
Arabako hiriburuan orotara bederatzi film labur eskainiko dituzte, arratsaldeko seietatik aurrera Oihaneder Euskararen Etxearen egoitzan
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 16 azaroa 2020, 21:11
Laburbira Zikloa asteazken honetan ailegatuko da Gasteizera. Hala, Arabako hiriburuan orotara bederatzi film labur eskainiko dituzte, arratsaldeko seietatik aurrera Oihaneder Euskararen Etxearen egoitzan. Egitasmoaren antolatzaile nahiz arduradunak Oihaneder, Gasteizko Euskaltegiak eta GEU elkartea izan dira.
Laburbira zikloaren XVII. ediziora 27 ekoizpen aurkeztuta ere, Oihanederren bederatzi ikusteko aukera egongo da, ordubete inguruko iraupena izango duen emanaldian, hain zuzen ere. Ekimenaren bitartez Euskal Herriko 33 udalerrira ailegatuko da, Gasteiz, tarteko, baita nazioarteko zenbait herrialdetara iritsi ere.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako proiektuak euskarazko sortzaile ezberdinen lan eskerga paregabea aditzera ematea du xede, horiei euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen jarraitu dezatela animatuz, eta, publiko euskaldunari bertan sortzen diren edukiez gozatzeko aukera emanaz.
Aipatu bezala, bederatzi dira orotara proiektatuko dituzten film laburrak, hala nola, 'Gau Beltza' (Euskaltzaleen Topagunea), 'Urak dakarrena' (Marilin taldea), 'Anti' (Josu Martinez), 'Tigre bat' (Amaia San Sebastian), 'Pil Pil' (Kristina Zorita), 'Mamarro' (Ibon Iza Torika), 'Kateak' (Yolanda Mazkiaran), 'Jauzi bat eta Prixt' ('Maitane Eyheramonho' eta 'Harria Herria' (Dimegaz Kultur Elkartea).
Aktibitatea doakoa da, baina edukiera murritza izango da, koronabirusaren alarma egoeraren harira. Hori dela medio, ezinbestekoa izango da gonbidapenok aurretiaz eskuratzea Oihaneder Euskararen Etxearen webgunean. Era berean, egitasmora hasi baino hamar minutu lehenago bertaratzea gomendatzen dute.