Borrar
Fotolia

Kulturgura lehiaketa martxan da berriro Aramaion

Zazpi galdera ondo erantzunez gero, 100 euro bi bonu irabazteko aukera egongo da, kirol materialetan eta liburu-denda batean gastatzeko.

Paul Picado

Igandea, 19 abendua 2021, 21:18

Comenta

Kulturgura lehiaketa martxan da berriro Aramaion. Aurtengoa hogeita bigarren edizioa izango da, eta zazpi galdera ondo erantzunez gero, 100 euroko bi bonu irabazteko aukera egongo da, kirol materialetan eta liburu-denda batean gastatzeko. Galderak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 7 izango da. Zozketa, berriz, hil bereko 17an izango da.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzen artean, parte-hartzaileak, gutxienez, 8 urte izan beharko ditu. Galderei erantzuteko x bat jarri beharko da erantzun zuzenean. Pertsona bakoitzak galdetegi bat bakarrik aurkez dezake, eta behin erantzundakoan, Udaletxean edo parte-hartzaileari dagokion Kuadrillan aurkeztu beharko da.

Erantzun guztiak ondo dituzten galdetegiek bakarrik parte hartuko dute zozketan, eta sariei dagokienez, esan bezala, bi izango dira. Alde batetik, 100 euroko bi bonu kirol materialetan gastatzeko. Bestetik 100 euroko bi bonu liburu-denda batean gastatzeko.

Zozketaren saridunei bakarrik jakinaraziko zaie zozketaren emaitza. Hala ere, erantzun zuzenak Gorbeialdeko Kuadrillaren webgunean argitaratuko dira, hemen.

Horrenbestez, lehiaketan parte hartzera animatzen bazara, galderak eta lehiaketaren oinarriak hemen irakur ditzakezu. Zazpi galdera besterik ez dira izango, besteak beste, zer den Gorbeiaberri; zerekin lotzen duzun Martasalo; zein altuera-alde dagoen Gorbeia eta Gorbeia Txikiren artean; Gorbeialdeko zein udalerritan izan zen irakasle Micaela Portilla; zein izan zen proposatu zuen Euskaltzaindiak 1979an Villarreal herria izendatzeko; Zuiako udalerrian zenbat emakume aukeratu dituzten presidente 2021eko azaroaren 21ean izandako kontzejuetako hauteskundeetan, eta zein urtetan egin zuen azken bidaia «Trenico»-k.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kulturgura lehiaketa martxan da berriro Aramaion

Kulturgura lehiaketa martxan da berriro Aramaion