https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

KulturAraba Bulegoa berriro martxan jarriko dute

KulturAraba Bulegoa berriro martxan jarriko dute
KulturAraba

Iaz 38 kultura-eragile hurbildu ziren bulegora; gehienak, Gasteiztik

PAUL PICADO

KulturAraba Bulegoa berriro martxan jarriko dute Gasteizen, iaz izandako arrakastari esker. Izan ere, 38 kultura-eragile hurbildu ziren joan den urtean, 58 kontsulta egiteko. Gehienak Gasteiztik etorri ziren, baina beste toki batzuetatik etorritakoak ere izan ziren, hala nola Aramaio, Lantaron, Laudio, Gaubea eta Zuiatik.

KulturAraba Bulegoa, berez, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko kultura sektorean lan egiten duten erakunde eta pertsonei informazioa eta laguntza emateko bulegoa da. Horrela, informazio beharrari erantzuteko eta kultura eta sormen sektorea modernizatzeko aholku eremua da.

Kultura eta sormen enpresentzat, sektoreko profesional autonomoentzat, kultura-elkarte eta erakundeentzat, edozein fasetan dauden kultura-proiektuak edo ekimenak dituzten pertsonentzat, eta kulturarekin zerikusia duten diziplinetan jarduten duten ikasle eta ikertzaileentzat nagusiki da.

Besteak beste diru-laguntza, deialdi eta kultura eta sormen proiektuak garatu eta kudeatzearekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa ematen du; esaterako, finantzazioari, prestakuntza, fiskaltzari, legeei eta baliabide bereziei buruzkoa.

Ekimen hau iaz jarri zuten abian, eta bulegora jo nahi izanez gero, zuzenean joan daiteke, Gasteizko Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kaleko 5. zenbakira, astelehen, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 20:00etara. Zuzenean ez bada jotzen, mezu elektroniko bat ere bidal daiteke kulturaraba@araba.eus helbidera. Bestela, 945 18 19 92 telefonora deitzeko aukera ere badago.

Temas

Euskera