https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kultura eta zientziaren arteko loturak, hizpide Bidebarrietan

Hiriko artearen tekniken zientziari buruz hitz egingo dute Deborah García Bello kimikariak, Óscar González Mendia EHUko irakasleak eta Nuria Mora artistak

AMALIA IBARGUTXI

Norena da kultura? Norentzat? Kulturzaletasuna zientziatik urrun al dago? Egon al daitezke kultura eta zientzia guztiz bereizita? Bi disziplina hauen artean pareta eraiki nahi duenaren aurka, 'Zientzia, artea eta kaleko kultura' zikloaren bigarren eta azken topaketa izango da Bidebarrieta Kulturgunean, gaur bertan, hilak 13, arratsaldeko 19:00etan.

Kultura kaleetara hurbiltzeko Bilboko Udalaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifiko Katedraren ekimenak, «artea eta zientzia elkartuko dituen ikuspegi alternatiboa» eskainiko du, beraz.

Ekitaldiako bigarren hitzordu honetan hiriko artearen tekniketan ezkutatzen den zientziari buruz hitz egingo dute Deborah García Bello kimikariak, Óscar González Mendia EHUko irakasleak eta Nuria Mora artistak, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Besteak beste, pop art mugimendu artistikoan, dadaismoan, apainketan, diseinuan eta kitsch estetikan materialek duten esanahira hurbiltzen saiatuko dira horrela, eta gainera, 'goi-mailako kultura' eta 'behe-mailako kultura' delakoen artean dagoen gatazkaren funtsak argitzen ahaleginduko dira.

Hitzaldi-solasaldia gaztelaniaz izango da, 19:00etan hasiko da, doako sarrerarekin, nahiz eta beharrezkoa izango den aurretik gonbidapena jasotzea liburutegian bertan. Topaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos