https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kultura sustatzeko estrategia berria: Go Gasteiz Kultura

Kultura sustatzeko estrategia berria: Go Gasteiz Kultura
Gasteizko Udala

Bloga, gizarte-sareak eta buletin elektronikoa izango dira erabiliko dituen kanalak

PAUL PICADO

Kultura sustatzeko estrategia berria sortu dute Gasteizen, Go Gasteiz Kultura, hain zuzen ere. Helburua garbi dago; kulturaren hedapena hobetzea hain zuzen ere. Horretarako, blogaz, gizarte-sareez eta buletin elektronikoaz baliatuko da kanal gisa. Kulturaren arloan interesa duenarentzat batik bat izango da, baina xedea jende gehiagorentzat hedatzea eta partaidetza bultzatzea ere izango da, hala nola zer eskaintza dauden, zer eskatzen den eta bestelakoak jakin ditzaten.

Blogean Gasteizko eta bere inguruko arte eta kultura sektorearekin lotutako eragile, eremu eta proiektuen berri ematen da. Horrez gain, jende guztiarentzat interesgarriak diren elkarrizketak eta erreportajeak ere jasoko dira. Gizarte-sareei dagokienez, beste profil batzuk irekiko dira Facebook-en eta Instagram-en, eta gaur egun jadanik dagoen Twitter Denon Kultura kanala handituko da. Bestalde, Gasteizko Udalaren Youtube-ko kanalean Go Gasteiz Kultura erreprodukzio zerrenda sortu dute. Azkenik, buletin elektronikoan alta emateko aukera izango da, erregistratzeko dagoen inprimakiaren bidez.

Horrez gain, #GoGasteizKultura traola ere estrategi honen barruan egiten diren ekintza guztietan erabiliko dute, eta lehen fasea bi urtekoa izango da. Zenbait zozketa ere egingo dira, eta ostegun honetatik aurrera, Goyo Jimenezek Principal Antzokian, abuztuaren 8an, emango duen 'Aiguantulivinamérica 2' ikuskizunerako bi sarrera bikoitza zozketatuko du Facebook-en. Irabazten ez badituzu, lasai, ez da egingo zen zozketa bakarra eta.

Temas

Euskera