Borrar
Euskaraldiaren aurkezpena, Bilbon.
'Hamaikakoa', Kultura eta Hizkuntza Politika Sailan, euskara langileen artean sustatzeko

'Hamaikakoa', Kultura eta Hizkuntza Politika Sailan, euskara langileen artean sustatzeko

Euskaraldia izango den 11 egun horietan, euskararen ezagutzatik erabilerarako saltoa ematera animatuko du talde enbaxadore honek

Amalia Ibargutxi

Viernes, 6 de julio 2018, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 'Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz' ekimena sustatzeko bere 11koa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Apirilaren 18an lehen hamaikakoa aurkeztu zutenetik enbaxadoreak euskararen lurralde osoan zabaldu dira, eta Euskal Herriko eremu profesional askotariko entitate eta hiriburuetako alkateek ere atxikimendua adierazi diote Euskaraldiari.

'Hamaikakoa', hamaika laguneko taldea da, 'ahobizi' eta 'belarriprest' rolak dituzten lagunen artean euskararen erabilera aktibatzeko. Parte-hartzaileek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute, beraz, eta ekimenaren berri emango diete inguruko kideei, gainera. Izan ere, ekimenaren gakoa da lehen hitzak euskaraz egitea dakienak, eta hala entzutea ulertzen duenak, hizkuntza ohiturak astindu eta euskarazko harremanak izatera animatzea jendea, era horretara.

Herritarrak euskararen ezagutzatik erabilerarako saltoa ematera animatzeko talde enbaxadore honen lana izango da Saileko langileen artean hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea, Euskaraldia izango den 11 egun horietan. Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko hamaikakoa osatzen dutenen artean daude Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea; Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Almudena Otaola Kabinetearen eta Hedabideen zuzendaria; Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria; Raquel Carmona Hizkuntza Politika Sailburuordetzako langilea; Ramón Suinaga, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako langilea; Jabier Oses Zerbitzu Zuzendaritzako langilea; Olaia Fernández Kabinetearen eta Hedabideen Zuzendaritzako langilea; eta Amaia Gezala Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako langilea.

Aurrerapauso bat erabileran

Hiriburuak euskararen erabilera sustatzeko gune erosoak izan daitezen, euskararen erabilera sustatzeko bidean bat egin zuten Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako alkateek duela hilabete, eta gogorarazi orain arte 350 udalerrik eta Iparraldeko hiriburuek ere egin dutela bat Euskaraldiarekin,euskarak «esparruak irabazteko».

Zupiriak nabarmendu duenez, euskararen erabilera Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean oso nabarmena da. «Euskara hizkuntza nagusia da lankideen arteko harremanetan eta lanerako lehen hizkuntza ere bada». Hala ere, zenbait gabezia ikusten dituzte eta «Euskaraldia luzatuko den 11 egun horiek aprobetxatu nahi ditugu beste aurrerapauso bat emateko. Han eta hemen hedatzen ari dira Euskaraldiaren 11koak, eta gure Sailean ere talde enbaxadore bat eduki nahi izan dugu. Haren eginkizuna izango da ekimena lankideen artean hedatzea, hiztunak aktibatzen laguntzea eta, funtsean, euskararen erabileran erraztea, lankide 'ahobizi' zein 'belarriprest'-en bitartez», gaineratu du.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udalerritan. Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea, euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Funtsean, Euskaraldiaren xedea da 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea ariketa horrek 12. egunetik aurrera eragina izan dezan. Proiektuaren oinarrian azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio esperientzia arrakastatsuak daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios