https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kukai eta Brodas Bros taldeek dantza tradizionala eta hip hopa uztartzen dituen ikuskizuna plazaratuko dute

Kukai eta Brodas Bros taldeek dantza tradizionala eta hip hopa uztartzen dituen ikuskizuna plazaratuko dute

Ekitaldia ostegun honetan izango da Galdakaoko Santi Brouard plazan

EL CORREO

Kukai dantza konpainiak eta Brodas Bros hip hop taldeak 'Topa' izeneko obra aurkeztuko dute ostegunean, irailaren 13an, Galdakaoko Santi Brouard plazan (Bizkaia). Euskal dantza tradizionalak eta hip hopa uztartzen ditu obrak, eta XIV. Dantza Zirkuituaren baitan eskainiko da.

Dantza Zirkuitua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimena da, eta 84 emanaldi eskainiko ditu urtarriletik abendura Euskal Autonomia Erkidegoko 28 agertokitan.

Obraren sinopsiari dagokionez, plaza batean lau gazte daude, bat-batean musika entzuten da eta dantzan hasiko dira. Dantza haien «eguneroko ogia» da. Batzuek euskal dantza tradizionalak ikasi zituzten, eta beste batzuk hip-hop dantzariak dira, eta kalea dute lotune.

Modu honetan, lau interpreteren bat-egitea proposatzen du 'Topa' obrak. Bakoitzak bere jatorri artistikoari eutsiz, lau dantzariek bat egiten dute «trebakuntza bizi eta indartsu batean, non lankideak ezagutuz elkar aberasten diren».

Kukai dantza taldeak 2001ean ekin zion bere ibilbideari, 'Deiadarra' koreografia aurkeztuz, eta handik gutxira Tanttaka Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Dantza taldearen ikuskizunek hainbat sari jaso dituzte, besteak beste, Dantzako Espainiako Sari Nazionala 2017an, Dantza Ikuskizun Onenaren Max Saria 2017an, Dantza Talde Onenaren Max Saria 2015ean eta 2017an edota Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016an.

Bestalde, Brodas Bros taldea 2006an sortu zen. Hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaia eta ahizpa bikoteek bultzatu dituzte taldearen proiektu guztiak. Haien ezaugarri nagusia «moldakortasun izugarria» da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos