Ver fotos

'La flor' argentinarraren eszena.

Zeintzuk dira kritikarik onenak dauzkaten historiako pelikularik luzeenak?

'La flor', 'Sátántangó', 'Hitler: A film from Germany', 'Ben Hur'…, hiru ordu baino gehiago irauten duten arren, zinemagintzaren altxorrak dira adituentzat

Nahikari Cayado

Miércoles, 12 de agosto 2020, 21:15

Pasa den urte amaieran Martin Scorseseren 'El irlandés' (The Irish) pelikula heldu zen gure zinemetara. Hiru ordu eta erdi irauten duen filmaren luzapena kritikatu egin dute askok, larregizkoa dela argudiatuz. Beste hainbestek, aldiz, zinemagilearen bertute bezala definitzen dute. Izatez, zinemagintzaren historian kritikarik hoberenak lortu dituzten pelikula batzuk hiru ordu baino gehiago irauten dute. Izatez, badago baten bat 5 ordu eta 17 minutu irauten dituena. Horregatik, hona hemen kritikarik onenak lortu dituzten historiako pelikularik luzeenen zerrenda laburra.

Publicidad

'La flor' filma argentinarra da, 2018an ekoiztua. 840 minutu irauten ditu, hau da, ia 14 orduko iraupena dauka. Youtuben ikusgai dagoen pelikula horrek kritika apartak jaso izan zituen aditu askoren eskutik. Sei ataletan banatzen da, filmaren lau protagonisten istorioak uztartzen dituenak. Hainbat zinema jaialdietan izendatua izan zen, eta irabazitako sarien artean, gidoi onenaren saria aurkitzen da, Argentinako Zinemagintzako Kronisten Elkarteak aitortu ziona. Nabarmentzekoa da aipamen hori, kontuan izanda filmak egun erdi baino gehiago irauten duela.

'Sátántangó' pelikulak 7 ordu eta 30 minutuko luzapena dauka. Béla Tarr zinemagile hungariarrak zuri-beltzean filmatu zuen 1994. urtean eta Lászio Kraznahorkai idazlearen eleberrian oinarrituta dago. Sátántangó Hungariako nekazari herrixka batean kokatzen da komunismo garaiaren amaieran. Komunitatea ixtearen truke herritarrek jasoko duten diruarekin alde egiteko direnean, Irimias karismatikoa, bi urte lehenago desagertu zena eta ustez hilda zegoena, herrira datorrela jakiten dute. Filmeko argumentuaren zati handiena Irimiasen etorrerak dakartzan ondorioak aztertzean datza, eta nola bai Irimiasen eta herritarren perspektiba ezberdinek ere eragina duten.

Zertxobait laburragoa da Alemaniako istorioa kontatzen digun 'Hitler: A film from Germany'. 1977an grabatu zuten eta 7 ordu eta 22 minutu irauten ditu. Hans-Jürgen Syberberg-ek zuzendu zuen eta BBCk produzitu zuen.

Klasiko ezagunak

Film luzeez eta kritika onez ari baldin bagara, ezin dugu atzean utzi 'Lo que el viento se llevó', 3 ordu eta 58 minutu irauten duena.  1939an Victor Flemingek zuzendutako filma da, Margaret Mitchellen 1936ko izen bereko eleberrian oinarrituta dagoena. Film epikoa Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean Gerra Zibilaren garaietan kokatuta dago eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta pasa den uztailean zendu zen Olivia de Havilland ditu protagonista.

Publicidad

Beste klasiko batekin goaz orain. 'Ben-Hur' pelikula, 1959an grabatukoa. 3 ordu eta 32 minutuko iraupena dauka, eta 'Titanic' filma estreinatu zen arte, Oscar sari gehien jaso izandako filma izan zen, 11 aitorpenekin. William Wylerrek zuzendutako ikus-entzunezkoan Charlton Heston da protagonista.

Luzea bai, baina nekaezina da 'La lista de Schinndler', 1993an Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra-drama filma. 3 ordu eta 15 minutuko luzapena duen pelikulak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik mila judu poloniar inguru salbatu zituen  enpresaburu katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen paper protagonista, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua. Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad