Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Bizkaiko kostaldea, ekaitza datorrela. Sergio García
Kostaldeak klima aldaketara egokitzeari buruzko Euskadiren esperientziak, Flandrian

Kostaldeak klima aldaketara egokitzeari buruzko Euskadiren esperientziak, Flandrian

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ordezkaritza bat Belgikako herrialde horretara hurbildu da, klima aldaketara egokitzeari buruzko bere esperientziak trukatzeko

El Correo

Miércoles, 27 de marzo 2019, 12:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritza Flandrian dago. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko ordezkaritza bat Belgikako herrialde horretara hurbildu da, klima aldaketara egokitzeari buruzko esperientziak trukatzeko, eta, zehazkiago, kostaldeak eta urak har ditzakeen eremuak klima aldaketara egokitzeko neurriak lantzen dituzten instalazio esperimentalak bisitatzen, neurri horiek euskal kostaldean aplika baitaitezke.

Bisitaren helburua da urak arriskuak eragin ditzakeen lurraldeetan klima aldaketaren eraginari aurre egiteko teknika eta estrategia aurreratuenak ezagutzea. Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, bi eguneko bisitan parte hartzen ari dira Ingurumen sailburuorde Elena Moreno, URA Uraren Euskal Agentziako zuzendari Ernesto Martínez de Cabredo eta Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zulueta.

Horrela, euskal ordezkaritzak Flandriako Itsas Institutuko InnovOcean campusa bisitatu du, Ostende hirian, eta bertako agintariekin eta nazioarteko eragileekin bildu da, adibidez, European Marine Board eta Unescoren IODE proiektuko bulegoarekin. Flandriako Itsas Institutua mundu mailako zentro ezagunenetakoa da kostaldeko lurretan eta urek har ditzaketen eremuetan klima aldaketak izan dezakeen eraginaren ikerketan.

Ostenden bertan GreenBridge parke zientifikoa ere bisitatu dute euskal ordezkariek. Parkea Ganteko Unibertsitateko enpresa haztegi bat da, energia eraginkortasuna eta energia urdina ikertzen eta garatzen espezializatua. Ondoren, euskal ordezkaritza Anberesen izan da, Flandriako Hidraulikako Laborategiaren funtzionamendua ezagutzeko eta Anberesko dikeetako uholdeen kontrol azpiegiturak bertatik bertara bisitatzeko.

«Berotze globalak eragindako ondorioetara egokitzeko neurriak hartzea funtsezkoa da, jarduketa posibleen erantzukizuna eskualdeko eta tokiko gobernuena delako. Horregatik ezinbestekoa da Europako beste eskualde batzuetan burutzen ari diren esperientziak ezagutzea», azaldu du Elena Morenok.

Euskadi, Europako eskualdeen artean aurreratuena

Bestalde, instalazioen arduradunekin eta tokiko eta nazioarteko agintariekin izandako topaketetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Euskadin egiten ari diren ingurumen arloko politikak azaldu dituzte, bai eta horien bitartez lortzen ari diren emaitzak ere.

Ernesto Martínez de Cabredok uholde kasuak kudeatzean Uraren Euskal Agentzia hiru lurraldeetan egiten ari den lana aurkeztu du, eta Aitor Zuluetak klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategia eta horren ondorioz Jaurlaritza burutzen ari den ekintzak deskribatu ditu.

Ekintza horiei esker Euskadi Europako eskualdeen artean aurreratuena da esparru honetan. Gainera, Natura2000 Sarean jasotako espazio naturalen, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta Urdaibaiko Erreserba kudeatzen duten kostaldeko ekosistemen klima aldaketarekiko zaurgarritasun ebaluazioko azterketak aurkeztu dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios