Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Jon Kortazar. E.C.
Jon Kortazar Chicagoko Unibertsitatean ari da lanean, euskal literatura garaikidea aletzen

Jon Kortazar Chicagoko Unibertsitatean ari da lanean, euskal literatura garaikidea aletzen

Irakasle gonbidatu izango da AEBetan, Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan martxan jarritako katedretako batekin. Euskal literaturaren esparruko gatazka eta tentsioak aztertuko ditu, eta baita fikzio eta autobiografiaren arteko muga ere

AMALIA IBARGUTXI

Martes, 26 de febrero 2019, 22:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Koldo Mitxelena Katedrari esker, euskal ikasketei buruzko graduondoko irakasle dabil Jon Kortazar AEBetan, pasa den otsailaren 21etik, martxoaren 7ra bitarte. Euskal ikasketen inguruko irakaskuntza lan horietan, euskal literatura izango du hizpide, batik bat.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskal Liteaturako katedraduna AEBetan izango da Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan martxan jarritako zortzi katedretako batekin. Institutuak jakinarazi duenez, Kortazarrek unibertsitate komunitateari zuzendutako hitzaldi bat emango du, martxoaren 4an, unibertsitateko Franke Institute for Humanities gunean. Hitzaldiak 'Tensiones en el campo literario vasco' (Tentsioak euskal literatura-alorrean) izango du izenburu, eta euskal literaturaren esparruan izan diren gatazka eta tentsioak izango ditu aztergai.

Otsailaren 21ean hasi eta martxoaren 7ra bitarte iraungo duen katedraren aurtengo programa akademikoak, 'Fikzioaren mugak iberiar literatura garakidean' ikasgaiaren atal bat jorratuko du, Kortazarren gidaritzapean. Zehazki, euskal literaturaren autobiografia eta autofikziozko lanetan jarriko du arreta, eta bi idazle aztertuko ditu: Bernardo Atxaga eta Kirmen Uribe.

Ikastaroaren helburu nagusia da fikzioaren barnean ematen diren adibide biografikoak aurkeztea eta fikzioan nola txertatzen diren ikertzea, Atxagak eta Uribek nobelak egiteko orduan narrazio era tradizionalekin apurtu baitute. Jorratuko dituzten lanen artean daude 'Nevadako Egunak' (Atxaga) edota 'Bilbao-New York-Bilbao' (Uribe).

Jon Kortazar idazlea eta irakaslea da, eta LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldeko zuzendaria ere bai. Bere lanak hamar hizkuntzetan irakur daitezke, eta Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea ere bada. Euskal literaturari buruzko ikerketa asko plazaratu ditu, tartean 'Egungo Euskal Literaturaren Historia' (2007-2017), 'Egungo euskal komikia eta literatura' (2017) edota 'Pott Banda. Ekilibrista bihotza. 1977-1980' (2017). Hainbat euskal idazleren lanak ikertu ditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios