Youtube

Korrikaren bideoklipak elkarren ondoan jarri ditu Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia

Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabaldu nahi dituzte abestiarekin; bideoklipean, aurrez aurre jarri dituzte bi mundu, osagarri bezala ageri direnak

amalia ibargutxi

Viernes, 30 de noviembre 2018, 00:25

Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furiaren musikak desberdinak dira, eta hirurek, hala ere, bat egin dute esparru komun batean, 'Klika korrika' 21. Korrikako abesti eta bideoklipean. Elkarren artean konektatzera, klika egitera animatzen ditu letrak entzuleak, «komunikatzen den herria ez delako bananduko», eta «zu gabe ez delako posible». Garestik Gasteizeraino, apirilaren 4tik 14ra egingo da Korrika.

Publicidad

Aurtengo Korrikaren helburuetako bat da Euskaraldia ere ari dena lantzen: erabakitzeko ordua dela transmititu nahi da, «klika egitea aukera bat hartzea dela, euskararen aukera hartzea». Mezua erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta hizkuntza ohituren aldaketarekin. «Konpromisoak hartzeko garaia» dela nabarmendu zuen Asier Amondo Korrikaren arduradunak orain aste batzuk, leloaren aurkezpenean.

Orain plazaratutako bideo eta kanta Muguruzak zuzendu ditu. Bideoklipean, pertsona multzo batek dantza egiten du, nork bere estiloan, baina era berean, batak bestearekin. Muguruza bera, Furia eta Mad Muaselek ere parte hartu dute bideoko dantza horretan. Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabaldu nahi dituzte abestiarekin; bideoklipean, aurrez aurre jarri dituzte bi mundu, osagarri bezala ageri direnak. Guztira, 100dik gora lagunek hartu dute parte lanean.

Musikari dagokionez, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian.

AEK-k eta Korrikak Txillardegi omenduko dute aurten, «euskara batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik». Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenak, bere garaian 'klika' egin omen zuen, eta horrela bultzatu zuen «jarrera aldaketa kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan...». Herriz herri, hasi dira laguntzaile batzordeak osatzen izena ematen ari diren lagunekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad