https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Adi korrikalariok! Gabonetako lehendabiziko lasterketa hemen da eta!

Korrikalari bat, BEC-en./J. Alemany
Korrikalari bat, BEC-en. / J. Alemany

Umeen Gabonetako Parkearen eskutik edonork parte har lezake BECeko 1 Pabiloian ospatuko den proban

IZASKUN MOYANO

Urte osoan zehar asko izaten dira Euskal Herri osoan ospatzen diren lasterketak. Beste batzuen artean Behobia- Donostia, 20K, San Silvestre oso ezagun bilakatu dira parte hartzaile kopuruak nabarmen egin baitu gora. Aurrerantzean ordea, beste proba bat nagusiko da. Gabonetan egiten den lehendabizikoa izatearen harira, gaur bertan ospatuko da Gabonetako Lehendabiziko Lasterketa.

Barakaldoko BECen hasi eta bukatuko da Umeen Gabonetako Parkeak martxan jarritako ekintza berria. Bertan nahi duen herritar orok parte har lezake. Horretarako, 1 Pabiloian egongo beharko du korrika egiteko prest. Bertan, adinaren arabera kategoria ezberdinetan sailkatuko dituzte ongi pasatzeko asmoz datozen euskaldun guztiak.

Bederatzi karrera egongo dira. Etxeko txikienentzat 100 metrokoa eta familia osoarentzako 800 metrokoa izango dira artean. Lehendabiziko lasterketa goizeko 10:00tan hasiko da. Hemen 2012. urtetik aurrera jaiotakoek parte har dezakete. Azkena ordea, 11:30tan izango da familia bereko kideek bertan korrika egin dezaten. 2010-2011n jaiotakoak 'Prebenjamin' kategorian lehiatuko dira; 'Benjaminak'-en, 2009-2010ekoak; eta 'Alebinak' 2006-2007 urtekoak izango dira.

Lasterketetan parte hartzeko izena ematea guztiz dohain izango da, eta pabilioian bertan burutu ahal izango dira. Hala eta guztiz ere, korrika hasi baino 15 minutu lehenago itxiko da epea. Apuntatzen diren lehendabiziko 500 lagunek oparia jasoko dute. Horrez gain, parte hartzaile guztiek 2,5 euroko bonoa eskuratuko dute Umeen Gabonetako Parkerako sarrera baten truke aldatzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos