Borrar

«Koronabirusak baldintzatutako ikasturtean euskara ikastea erronka bat izan da»

Maider Uriarte C1 titulua eskuratzeko azken txanpan dago sartuta eta larunbat honetan mintzamenaren azterketa dauka. «Pixka bat urduri nago, bai. Baina nerbioak beti barruan uzten dira», aitortu zuen errenterriarrak ETB 1eko 'Eztabaidan' saioan

Ostirala, 9 uztaila 2021, 22:37

Comenta

«Pixka bat urduri nago, bai. Baina nerbioak beti barruan uzten dira», aitortu zuen asteazkenean Maider Uriartek ETB 1eko 'Eztabaidan' saioan, larunbat honetan euskararen C1 titulua eskuratzeko azken urratsa emango duena. Honaino iristea ez da erraza izan. Ez bakarrik aurretik beste froga batzuk gainditu behar izan dituelako, baizik eta ikasleek espero ez zuten beste azterketa bati erantzun behar izan diotelako: pandemiari, alegia. «Kurtsoa arraroa izan da. Beti musukoarekin ibili gara eta ez dugu ez bazkaririk, ezta kaferik elkarrekin hartzeko aukerarik izan. Dena hoztu egiten da, berotasun falta hori izan dugu», azaldu zuen errenteriarrak.

Bera bezala, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ehunka eta ehunka gaztek eta helduk mintzamen frogari aurre egin behar izan diote azken egunetan. Maiatzean idazmena gainditu eta gero, bidean aurrera jarraitu dutenek azken txanpan daude sartuta. Ostegunean hasi ziren aurrenekoak euskararekiko duten abilezia demostratzen, eta larunbat honetan ekingo diote azkenekoek. «Koronabirusak baldintzatutako ikasturtean euskara ikastea erronka bat izan da», dio Uriartek.

Pozik azaltzen da orain arte lortutakoarekin, baina ez du amore eman nahi titulua eskuratu gabe. Eta esker mezua luzatu nahi izan dio euskaltegiko irakasleari. «Nahiz eta kurtsoa bukatu genuen, klaseak ematen jarraitu dute irakasleek. Sekulako esfortzua egin dute», azaldu du. «Ziur gaude aterako duzula», animatu dio Klaudio Landak, programako aurkezleak. «Batzuetan mahaikideen testuak erabiltzen ditugu, Onintza Enbeita beti dago gure mahaietan. Mintzamena praktikatzen dugu berari esker», aitortu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Koronabirusak baldintzatutako ikasturtean euskara ikastea erronka bat izan da»

«Koronabirusak baldintzatutako ikasturtean euskara ikastea erronka bat izan da»