Borrar
Kontxako Banderan emakumezkoak ezin dira gizonezkoekin batera lehiatu

Kontxako Banderan emakumezkoak ezin dira gizonezkoekin batera lehiatu

Erabakiak polemika handia sortu du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 9 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kontxako Banderan emakumezkoak ezin dira gizonezkoekin batera lehiatu. Izaro Lestayo getariarrak gizonezkoen arraun ligetan diharduen lehendabiziko emakumezko patroia da. Kontuak kontu, Donostiako Udaleko Kultura sailak Lestayok ezin izango duela txapelketa honetan eskua hartu iragarri du.

Pasa den ekainetik Izaro Lestayo Getariako traineran patroi lanetan ibili da gizonezkoen TKE eta KAE ligetan. Aipatu dugunez, gizonezkoekin lehiatzen den lehenengo emakumezkoa da. Bi hilabete daramatza hauekin parte-hartzen eta harrezkero hainbat estropadetan aritu izan da.

Donostia Kultura erakunde publikoak ohar baten bitartez iragarri du Lestayok ezin izango duela patroi lanetan ibili Kontxako Estropada Txapelketako gizonezkoen lehiaketan. Antolatzaileek gaineratu dutenez: «Lehiaketa ez da mistoa, gizonezkoen bandera bat dago eta beste bat emakumezkoena». Hauek nabarmendu duetenez araudiak zehazten du txapelketa bakoitzean zein izan behar den patroia.

Gaztelaniazko idazkiak soilik ezartzen dio debeku zehatza Lestayori. Izan ere, gaztelaniazko bertsioan emakumezkoen txapelketarako «patrona» patroia terminoa zehazten da eta gizonezkoenean «patron» hitza. Euskarazko oharrean, berriz, arraunlariekin batera «patroi» hitza bakarrik agertzen da.

Gipuzkoako hiriburuko erakunde publiko honek hartutako erabakiak eztabaida piztu du gizartean eta hauetako asko araudi hau aldatzearen aldekoak dira. Sare Sozialetan, Twitteren gehienbat, iritzi anitz aurkitu daitezke gai polemiko honen inguruan.

Lestayo getariarrak bi Kontxako Bandera eta bi Liga irabazi ditu. Udalerriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen. Euskotren Ligako traineruek esku hartu zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an, berriz, San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan, irabazi zitekeen guztia irabaziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios