https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kontsumobidek sareko salmentak ikuskatzeko kanpaina bat jarriko du martxan

Kontsumobidek sareko salmentak ikuskatzeko kanpaina bat jarriko du martxan

Aurtengo edizioan 50 web-orri ikertuko dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Kontsumobidek sareko salmentak ikuskatzeko kanpaina bat jarriko du martxan. Egitasmo honek kontsumitzaileari eskaintzen zaion informazioa araudiak behartutakoa dela ziurtatzea du xede. Hori dela bide, Kontsumoaren Euskal Institutuak online salmentako 50 web-orri ikertuko ditu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuskaritza-zerbitzuek parte-hartuko duten kanpainan gehienbat 5 sektore aztertuko dira. Izan ere, sektore hauek salmenta-bolumen izugarria aurkezten dute. Honako esparru hauexek ikuskatuko dira: arropa, oinetakoak, elektronikako etxetresna elektriko txikiak, jostailuak eta etxea, etxeko hornidura eta altzariak.

Hauxe ikuskaritza kanpaina honen bigarren edizioa izango da. 2018an gauzatutako beste baten jarraipena, hain zuzen ere. Iazko kanpainan 50 webgune aztertu egin ziren, eta 30 oker zeudela hauteman zuen Kontsumobidek. Pasa den urteko ikerketetan gehien antzeman zen legediaren ez-betetzea, EBko online auziak ebazteko plataformara erraz eta argi sartzea ahalbidetzen zuen estekarik ez zegoela izan zen.

2019. urtean internet bidezko erosketak jostailuaren sektorean aztertuko dira, atzera egiteko informazioko eskubidea, entrega eta itzulketa-epeak betetzen diren egiaztatzeko.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikia dagoena. Erakundeak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko jaurlaritzaren politikak definitzea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea ditu helburu.

Temas

Euskera