https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Kolore gorriaren misterio erotikoa

Kolore gorriaren misterio erotikoa
ImageLibrary

Zientziaren arabera gorriz jantzita sexy eta erakargarriago sentitzen omen da gizabanakoa

IZASKUN MOYANO

Gabon Zahar gauean ohitura da 12 mahats jatea, urrezko eraztuna champagne kopara botatzea edota kolore gorriko barruko arropa soinean jantzita eramatea. Lehenengoa, urte berria modu onean hasteko egiten omen da. Bigarrena, datorren denboraldian arazo ekonomikorik ez izateko burutzen omen da. Baina hirugarrena? Non ote dago hirugarren ohituraren jatorria? Zergatik esaten da galtzontzilo edota kulero gorriak soinean eramateko gau horretan?

Zientziaren arabera, kolore gorria guztien artean kartsuena omen da. Izan ere, alarmarako zeinu gisa erabiltzen da, arreta ziztu bizian deitzen duelako. Bestalde, odola, amodioa, intimitate eta zoriontasunarekin lotuta dago. Baina arlo negatiboan emaitzak txarrak, arazo ekonomiko, gerra, biolentzia edota debekuari ere dagokio. Horra hor adibidea, kolorea gorrikoak dira trafikoko seinaleak eta elikagaien prezio edota beherapenen kartelak.

Horrez gain, arineketan ibiltzearen kolorea ere bada, eta baita erakarpen sexualarena ere. Hori dela eta, kolore honetako arropak beti izan dute kutsu berezia, eta arreta deitzeko gaitasuna. Izan ere, zientziaren arabera, daraman gizabanakoaren estimak nabarmen egiten du gora eta erotikoki libre dagoela adierazten du, sexualki harkor. Izan ere, lotsatiagoak direnak deseroso senti daitezke kolore gorriz jantzita doazenean.

Beraz, baieztapen honek badirudi oinarri biologikoa duela. Adibidez, tximini tximpantze eta babuino emeei obulazio garaia iristear denean azala gorritu egiten zaie. Honela, arrak erakarri eta harreman sexualak izateko aukerak handitzen dituzte. Gizakioi ere antzeko zerbait gertatzen zaigu. Izan ere, sexualitatea uste dena baino zaharragoa da eta kolore gorriak erakartzeko gaitasun hori mantendu egin du urteetan zehar.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos