https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Koko Jean & The Tonics taldearen kontzertua izango da bihar Falerina lorategian

Abeslaria, kontzertuan./Youtube
Abeslaria, kontzertuan. / Youtube

Laukotearen kontzertua 13:30ean hasiko da

PAUL PICADO

Koko Jean & The Tonics talde bartzelonarra Gasteizko Falerina lorategian arituko da larunbatean, 13:30ean. Koko Jean, Anton Jarl, Victor Puertas eta Dani Baraldés musikariek osatutako taldeak rhythm & blues, soul eta rock & roll estiloak bateratzen ditu, eta emango duten kontzertua Belar Sounds jaialdiaren barruan antolatu da. Helburua Falerina lorategia sustatzea da, eta hori egiteko zenbait kontzertu prestatu dituzte ekainetatik urrira bitartean. Larunbateko kontzertua hain zuzen ere egitarauko azken aurrekoa izango da.

Laukotean Little Milton, Ray Charles edo Etta James musikarien eragina hautematen da, baina Koko Jean abeslariak dioenez, hasiera batean soul-blues estiloa erabiltzen zuten, gero, funka gehitu zuten, baina egia esan, New Orleans Funk estiloa erabiltzen dute. Berez, funka horretan oinarritzen dela dio, baina ez dela hain komertziala.

Taldea lau arloko musikaririk onenak biltzen saiatu zen. Horrela, Anton Jarl, Bartzelonako bateria-jotzailerik onenetakoa da, eta jazz, swing eta rhythm'n'blues arloetan erreferentea da. Victor Puertas, blues estiloko musikaririk onenetakoa da; Dani Baraldés zenbait talde ezagunetan aritu da, hala nola, Macaco, Jarabe de Palo, Rulo y la Contrabanda eta La Banda del Zoco, eta Koko Jeanek, abeslaria denak, soula ekartzen du.

Ematen dituzten kontzertuak ikusgarriak dira, batik bat Koko Jean abeslariak dena ematen duelako agertokian. Gainera, hain desberdinak diren baladak, bluesa edo rock and rolla abesten hunkitzeko gaitasun handia du.