Borrar
Bisitariak Urdaibai Bird Centre-n. E. C.
Klima aldaketaz sentsibilizatzeko lan egingo dute Bermeo, Mundaka, Busturia eta Sukarrietan

Klima aldaketaz sentsibilizatzeko lan egingo dute Bermeo, Mundaka, Busturia eta Sukarrietan

BBK-rekin hitzarmena sinatu dute ingurumen eta klima jasangarriaren alde ekiteko

leire larrazabal

Miércoles, 12 de octubre 2022, 19:36

BBK-k eta Bermeo, Mundaka, Busturia eta Sukarrietako udalek esparru hitzarmen bat sinatu dute. Hain zuzen, herritarrak sentsibilizatzearen aldeko lana egingo dute, 2030 Agendaren testuinguruan ingurumenaren kontserbazioan eta klima aldaketaren aurkako borrokan aktiboki parte hartzeko beharrizana oinarrian izanda.

Modu horretan, erakundeok jakinarazi dutenez, «ingurumen eta klima jasangarritasunaren alde lan egiteko premiaz kontzientziatzeko eta klima aldaketaren aurkako borrokan eta bizi ohitura jasangarrietan inplikazio pertsonalaren beharrizanaz herritarrak sentsibilizatzeko lan egingo dugu».

Zertan lagunduko dute? Klima aldaketaren errealitateari buruz informazio kualifikatua, kalitatezkoa eta ulergarria lortzea erraztuko dute. Ez hori bakarrik, ingurumen politika betetzeko egiten dituzten banakako ahaleginetan eragin biderkatzailea sortzeko lan egingo dute. Are gehiago, erakunde publiko zein pribatuen klima aldaketaren aurkako borrokaren eta bidezko trantsizioaren aldeko konpromisoa eta dinamismoa proiektatuko dituzte Euskadiko eskumen esparrutik harago.

Lehenengo neurri garrantzitsua bizikleta partekatuak alokatzeko sistema bat diseinatzea eta martxan jartzea da. Modu horretan, udalerri sinatzaileen eta BBK Urdaibai Zentroaren arteko lotura errazteko modu bat ere izango da. Era horretan, Bermeo, Mundaka, Busturia eta Sukarrieta artean pertsonen joan etorri «segurua, osasungarria, ingurumena errespetatzen duena eta jasangarria bultzatuko duen sistema izango da», azpimarratzen dute erakunde parte hartzaileen iturriek. Proiektuaren lehen fase hau lau udalerrietan martxan jartzea da helburu nagusia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Klima aldaketaz sentsibilizatzeko lan egingo dute Bermeo, Mundaka, Busturia eta Sukarrietan