Borrar
'Klima aldaketa' da urteko hitza Euskaltzaindia eta UZEIrentzat

'Klima aldaketa' da urteko hitza Euskaltzaindia eta UZEIrentzat

Muturreko zenbait gertakari meteorologikok han eta hemen eragin dituzten arazo larrien harira, protagonismo nabarmena izan du aurten termino horrek

Jan Echevarría

Martes, 17 de diciembre 2024, 14:23

Klima-aldaketa da urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat. Akademiatik gogorarazi dutenez, «ez da aurten sortutako kontzeptua: urteak dira askoren ahotan dabilela. Hala ere, azkenaldian, gero eta maiztasun handiagoz erabili da komunikabideetan, jendaurreko solasaldietan eta sare sozialetan». Eta, hori dela eta, urteko hitza izatea erabaki dute.

Akademiako kideek nabarmendu dutenez, hiztegian adibide gisa lehenagotik jasota egon arren, klima-aldaketa esamoldea 2022ko urtarrilaz geroztik dago azpisarrera gisa Euskaltzaindiaren Hiztegian. «Lurreko klimaren ezaugarrien aldaketa, bereziki giza jarduerak eraginikoa adierarekin jaso dugu eta meteorologiaren arloko terminoa dela adierazten duen markarekin», diote.

Soberan dago esatea aurten gero eta ohikoagoak diren muturreko zenbait gertakari meteorologikok -hala nola lehorteak, uholdeek, poloetako izotz-geruza urtzeak edo batez besteko tenperaturaren gorakadak- areagotu egin dutela klima-aldaketaren inguruko kezka. Besteak beste, aurtengoa inoiz izandako urterik beroena izango dela iragarri dute. «Horrenbestez, albiste horietako askoren harira, protagonismo berezia eta etengabekoa izan du aurten hedabideetan eta bestelakoetan klima-aldaketa esamoldeak. Gainera, horixe da erabilera zabalena duen terminoa, pareko beste esamolde batzuekin alderatuta», esan dute.

Halaber, Corpusetako datuek erakusten dutenez, sinonimo gisa erabiltzen den aldaketa klimatiko ez dago hain zabaldua. Horregatik, Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da jaso; oraingoz klimatiko adjektiboa jaso ez den bezala.

Bestalde, sinonimoa izan gabe, bada klimatologiaren eta ingurumenaren arloko beste termino bat, kontzeptu horrekin zuzenean lotua dagoena: klima-larrialdia. Eta Euskaltzaindiatik nabarmendu dutenez, «gorago aipatutako albisteez hitz egiteko guztiz egokia izan daitekeen arren ('klima aldaketak ekar dezakeen egoera larria' adiera duela dio hiztegiak), oraingoz hedabide orokor askok nagusiki klima-aldaketa erabiltzearen alde egin dute, antza denez. Horregatik guztiagatik, klima-aldaketa hautatu dugu urteko hitz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Klima aldaketa' da urteko hitza Euskaltzaindia eta UZEIrentzat