Borrar
'Bandersnatch' izenburuko telesaio interaktiboaren irudi bat.
Klik klik Bandersnatch

Klik klik Bandersnatch

Adarraren puntan ·

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 28 de enero 2019, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ezagueran sartu nintzenetik hor ezagutu izan dut beti. Hasieran zuri eta beltzean, bi kate bakarrik aukeran, geroago koloretan eta bertoko kateak gehituta. Mende bukaeran kate pribatuak heldu ziren, eskaintza zabalduz, baina ez kalitatea hobetuz. Zentzua dudanez geroztik, telebistak mesprezuzko iruzkinak jasotzen ditu. Heziketaren ikuspuntutik inoiz ez da oso gomendagarria izan eta intelektualen aldetik 'kutxa tuntuna' eta antzeko piropoak merezi izan ditu beti.

Baina onerako eta txarrerako hor jarraitu du, belaunaldi askoren lehenengo denbora- pasa izaten eta gure bizitzak onartu nahi genukeen baino askoz gehiago markatzen. Bolada batez eta gehiegi pentsatu barik, hona hemen nire baitan geratu diren izenbururen batzuk: 'Antena infantil', 'Escala en Hi-Fi', 'Un hombre en casa', 'Superagente 86', 'The Munsters', 'Autos Locos', 'Un millón para el mejor', 'Colombo', 'La clave', 'Estudio Uno', 'Tres eran tres', 'Directísimo', 'Katu Kale», 'Gazteak', 'Salvados'... geratu egin behar dut, bestela zerrenda ez litzateke amaituko.

Horietako marka asko ikusgai ditugu gaur egun 'aukeran' edo 'nahieran' ezarritako kanaletan. Ohikoak dira, baita ere, nostalgiari omen egiten dioten programa horietan: '¿Dónde estabas entonces?', 'Cachitos de hierro y cromo' eta abar. Eskaintza hauen arrakastak entzuleria-ikerketetan aspaldian nabaria dena islatzen digute: telebistaren ikuslegoa zahartzen ari da.

Kazetaritza fakultatean askotan entzun nuen hau: «Etorkizuneko telebista interaktiboa izango da». Frogatu ez zitekeen iragarpen hura mantra baten antzera errepikatzen zen inolako eredu sendorik gehitu barik. Nolakoa izango da teleikusleen partaidetza hori? Batek daki. Hamarkadak pasa dira eta sumatu dudan 'feedback' bakarra -anglizismo hori erabiltzen zuten- Operación Triunfo eta antzeko lehiaketetako bozketetan datza. Tira, pitonisen aholku-programetan ere bai. Ditxosozko atzeraelikadura hori gertatu gertatzen da, egi-egiaz, baina Interneten bidez.

Etorkizunari buruzko aurresanek, Jules Verne aldera utzita, ez dute askorik asmatzen. Bitxia da gero nola Blade Runner pelikulan agertzen diren telebista futuristek 'ipurdia' duten.

Ez, aurresanetan ez ziren agertzen gaurko formatuak -batzuetan erraldoiak, beste batzuetan txikiak, tabletetan edo sakelakoetan ikusteko modukoak- ez eta Netflix eta antzeko plataformen zabalkuntza ere.

Netflixen eskutik, hain zuzen ere, Black Mirror telesailaren lehenengo atal interaktiboa heldu zaigu. 'Bandersnatch' du izena eta laurogeiko hamarkadan kokatua dago. Ikusleak, bere urrutiko agintearen bidez, tramaren norabidea alda dezake. Printzipioz ez dira beti pisuzko aukeraketak izaten. Bi zereal-marken artean edota protagonistak disko-denda batean aukeran dituen bi eleperen artean hautatu behar duzu. Edonola ere, eta balizko bost garapenak ikusi ondoren, protagonistaren patua korapilatsua eta nahiko surrealista suertatzen da. Ez dago guztiz amaiera zoriontsua duen aukerarik eta gehienetan aukera okerra hartu izanaren susmoa geratzen zaizu. Black Mirror telesaioa britaniarra izanik, ezinbestekoa izan dut nire buruari galdetzea: Ez al da izango brexitaren inguruko herrialde hartan dituzten zalantzen eta beldurren isla? Hamar segundo dauzkazu bai ala ez klikatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios